UDALSAREA 21, Iraunkortasunerako Udalerrien Euskal Sarea, euskal udalerrietako Tokiko Agenda 21ak dinamizatzen dituen koordinazio eta kooperazio foroa da, eta ekintza planak betearaztea sustatzen du.
Udalsarea 21 EAEko 197 udalerrik osatzen dute, baita Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, Euskal Udalerrien Elkarteak (EUDEL), eta Ingurumen Jarduketarako Sozietateak (IHOBE). Erakunde multzo honek Euskal Autonomia Erkidegoko maila administratibo guztiak hartzen ditu aintzat, eta ahalegin guztiak norabide berean gidatzen ditu: euskal udalerrietan garapen iraunkorra eta eraginkorra lortzera.
Edozer udalerrik egin dezake bat Udalsarea 21ekin, baldin eta iraunkortasunarekin duen konpromisoa berresten badu.
Bete beharreko gutxieneko konpromisoak hauek dira:
-
- Iraunkortasun diagnostikoa eta hainbat urterako ekintza plana izatea, udalbatzan onartuta.
- Herritarrek parte hartzeko kanal egonkorrak finkatuta izatea.
- Udalsarea 21eko urteko kuota ordaintzea.
- Udalean harremanetarako pertsona bat izendatzea, Batzorde Teknikoaren eta Batzorde Exekutiboaren bileretara joateko.
www.udalsarea21.net
|