Artifizializazio deitzen zaio EAEn lurzorua kontsumitzeari eta okupatzeari etxebizitzak, azpiegiturak edo ekipamenduak egiteko. Artifizializazio kontzeptuak bere baitan hartzen ditu lurzorua iragaizteko egiten diren ekintzak. Beraz, oro har esanda, artifizializazioaren kontzeptua eta lurzorua zigilatzearen kontzeptu teknikoa baliokideak dira.
Hauek dira lurzoruaren artifizializazioak eragiten dituen inpaktu garrantzitsuenak EAEn:
-
Lurraldea zatitzea eta biodibertsitatea galtzea.
-
Lurzoru emankorrak betiko galtzea. EAEren topografia menditsua eta kokalekuen eredua dela eta, artifizializatutako lurzoru gehienak ibarretan daude.
-
Inpaktu klimatikoa (tenperatura nabarmen altuagoa izaten da artifizializatutako lurzoruetan artifizializatu gabekoetan baino).
-
Jabetza publiko hidraulikoaren eta lurreko eta itsasoko jabetza publikoaren arroak okupatzea. Horren ondorioz, ibaien emaria hazi egiten da eta uholdeak egoteko arriskua handitzen da, eta, beraz, baita hondamendiak gertatzekoa ere.
-
Sistema hidrikoa kalteltzea (lurrazaleko eta azpiko uraren emaria geldiaraztea ...)
|