Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Lurzorua

WAI-A

Materia organikoa galtzea


Lurzoruaren materia organikoa ezinbestekoa da lurzoruaren egitura gordetzeko, beharrezko ura ez galtzeko eta erreserba nutritibo gisa jarduteko. Lurzoruaren zenbait erabilerek lurzoruaren materia organikoaren edukia errotik murriztu dezakete.

Prozesu hori sorrarazten duten arrazoi nagusiak hauek dira: nekazaritza intentsiboa eta uzten hondakinak otalurretan bertan in situ erretzea. Euskal Autonomia Erkidegoan garrantzi berezia duen beste faktore bat artzaintzako inguruetan larreak erretzea da, sasiak deuseztatzeko. Lehen hori eginez gero kalitate hobeko bazka lortzen zela usten zen. Gaur egun jarduera hori geroz eta gutxiago egiten da.

Europan 3,2 milioi hektareak arazo hau dutela kalkulatzen da. Euskal Autonomia Erkidegoan ez dugu datu zehatzik, baina ebaluatu beharreko arazotzat jotzen da. Aplikatu beharreko prebentzio-neurriak lehen aipaturiko jokabideak desagerraraztera bideratu beharko lirateke: uztondoak eta larreak erretzea, etab.

 

 

Azken eguneratzea: 2006/02/08