Koiuntura DI-DA batean
Hilabetekari honen helburua gertakari ekonomikoen ikuspegi hurbilagoa eta dibulgaziokoagoa eskaintzea da. Horretarako gehiago hartzen du kazetarien idazkeratik txosten teknikoetarako erabiltzen den idazkeratik baino.
Irakurle adituarentzat zein noizbehinkakoarentzat interesekoak diren koiunturako albisteak era labur batean jorratzen ditu. Bereziki hartzen dira kontuan ekonomia hazkundeari, aurreikuspenei, langabezia tasari eta inflazioari buruzko albisteak.
Era berean, erreferentziako lurralde bati buruzko (herrialdeak zein eskualdeak) datu garrantzitsuenak biltzen dira eta baita Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak berak eginiko jarduera zenbait ere.
Buletinean ekonomia eremu zenbaitentzako aurreikuspenak eta EAEko ekonomiaren koiuntura datuak ere eskaintzen dira.
Dokumentoa (356KB)

Urrian ezagutu diren albisteek bai munduko ekonomian bai eremu ekonomiko guztietan, baita EAEn ere, hedatu den tonu gero eta ezkorragoa areagotu baino ez dute egin. Txinak oso garrantzitsuak diren hazkunde tasak lortu ditu berriro, baina aurreko hiruhilekoetan izan zituen mailetara iritsi gabe. Bertako diruak azken aldian lortu duen balio irabaziak esportatzea zailago egin du, bereziki AEBak bezalako herrialdeetara, bertako barne eskariak inportazioei galga nabarmena jarri dielako.
|