|
Ekainaren 10ean, hiesaren eta beste STG batzuen prebentzio kanpaina bat hasi dugu lema honekin: “Zeuk hautatzen duzu zeure harremanen barruan geratzen dena. Erabaki ezazu kanpoan geratzen dena ere”.
Funtsezko lau mezu dauzka:
- Sexu bidezko transmisioko infekzioak gehitzen ari dira.
- Sexu bidezko transmisioko infekzioek areagotu egiten dute GIB/HIESaren arriskua.
- Ahozko sexua BADA arriskuko praktika sexu bidezko transmisioko infekzioetarako.
- EZ da izan behar inolako sexu harremanik preserbatibo gabe.
Gainera, lan talde bat eratu da arlo honetan jarduteko: “GIB eta Sexu bidezko Transmisioko Infekzioak gizonezkoekin sexu harremanak dituzten gizonezkoen kolektiboan” bertan jardungo dute gay kolektiboko GKEetako, hies-aurkako GKEetako eta Osasun Saileko Hiesaren aurkako Planeko hainbat ordezkarik. Talde hau jarduera estrategia bat diseinatzen eta garatzen ari da gay giroko lokaletan sentsibilizazio eta prebentzio mezuak sartzeko.
Mezu prebentiboak banatuko dira lokal hauetan, hasiera batean sifilisean zentraturiko material informatiboa, une honetan infekzio hori baita gure ustez, GIBarekin batera, larritasun handieneko sexu bidezko transmisioko infekzioa.
|