Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Euskarazko film luzeen eta dokumentalei zuzendutako diru-laguntzak


'Donkey Xote' filma.Guztira 971.288 euro banatuko ditu  Eusko Jaurlaritzak.

2007an egindako bi deialdien haritik, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak ebatzi berri ditu eta, ondorioz, jakinarazi euskarazko film luzeen eta dokumentalei zuzenduriko diru-laguntzak (EHAA, 2008ko maiatzaren 6ko zenbakian).

Goian aipatutako orotariko kopuru horretatik 12 film luzeren merkataritza-estreinaldiek 524.000 euro jasoko dute (Donkey Xote; Nocturna; Piccolo eta Saxo; The ugly duckling and me; Azur eta Asmar; El coronel Maciá; La buena nueva; Doraemon y el pequeño dinosaurio; Bonkers (Kneter); Lepel; The Robber Hotzenplotz; eta Franklin y el tesoro del lago). DVD formatuan jarriko diren 8 ikus-entzunezkoek, berriz, 153.900 euro jasoko dute (Piccolo y saxo; Gernika el bombardeo; Lucio; La buena nueva; Shin Chan y la ambición de Karakaka; Doraemon y los caballeros enmascarados; Doraemon y el pequeño dinosaurio eta Shin Chan. Los adultos contraatacan). Fikziozko eta animazioko film luzeen eta sortze-dokumentalen publizitate eta sustapenari dagokionez, bestalde, 8 proiektu lagunduko da 293.388 eurorekin (La buena voz; Skizo; Betizu eta Xangaduko misterioa; Bulling, rompiendo el silencio; Cristóbal Molón; La zona; El síndrome de Svensson eta La sombra de nadie).

Azken eguneratzea: 2008/05/12