Eusko Jaurlaritzaren logotipoa

Lehendakari

euskadi.net-en logotipoa

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Bozeramailea

Azken eguneratzea: 2008/06/28
Jaurlaritzak dio hitza, ekimena eta erabakia gizarteari ematea gaur inoiz baino beharrezkoagoa dela
Miren Azkarateren ustetan, azkenean herri galdeketa aurrera eramaten ez bada "beto politikoagatik" izango da, eta ez "ezintasun juridikoagatik".

Miren Azkarate, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, "gizartea engainatzeari utz diezaiotela" exijitu die Gobernu zentraleko arduradunei, izan ere, Espainiako Gobernuak galdeketaren aurka egiten badu "beto politikoagatik izango da eta ez ezintasun juridikoagatik".

 

Andoainen, Ricardo Arregi Kazetaritza Sarien banaketan, egindako adierazpenetan Herri Galdeketaren Legea onartu ondoren Jose Luis Rodriguez Zapaterok, Espainiako Gobernuko presidenteak, eta Maria Teresa Fernandez de la Vegak, presidenteordeak, izan zituzten erreakzioak ikusirik Azkaratek "hitza, ekimena eta erabakia gizarteari ematea gaur inoiz baino beharrezkoagoa" dela esan du. "Gizarte honetako pertsona bakoitzak Legean azaltzen diren galderak irakurri behar ditu bere irizpide propioa izateko", azpimarratu du.

 

Modu berean Azkaratek esandakoaren arabera Eusko Jaurlaritzak "ez du galdeketan `baiezkoa´ ematerik nahi, bakoitzak bere irizpidea izatea eta bata edo bestearen joerari jarraitu ez diezaiola baizik”.

 

Azkenik, Azkaratek Fernandez de la Vegaren eta Rodriguez Zapateroren adierazpenak kritikatu ditu, "galdeketa ez dela egingo" eta atzo onartutako Legea "Estatutu Politiko Berriaren proposamenaren bide bera jarraituko duela” baieztatu dutelako. Azkarateren ustetan, adierazpen hauekin “betoa politikoa” dela berretsi egiten da. "Ez da ezintasun juridikoagatik. Betoa politikoa da. Europa osoan; Danimarkan, Eskozian edota Groenlandian adibidez, egiten diren galdeketa eta kontsultak egiteko gogorik eza azaltzen du", jakinarazi du.