Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Txartelak


Txartelak Txartelek eskaintzen dizkizuten abantaila eta beherapenak mundu osoan goza ditzakezu. Txartel horiek, besteak beste, ostatu hartzeko, museoak bisitatzeko edota erosketak merkeago egiteko aukera eskaintzen dizute.

  • Gazte-txartela:
    Gazte-txartelaGazte-txartelak Euskal Autonomia Erkidegoan balioa izateaz gain, Estatu espainiarrean ere balio du. Horrez gain, Europako 34 herrialdeetan ere goza dezakezu eskaintzen dizkizun abantailez. Oraindik ez baduzu, ez galdu denbora eta eskatu Gazte-txartela Gazteaukeran eta pasatu Euskadiko Kutxa, La Caixa, BBK, Vital Kutxa edo Kutxa-ren edozein bulegotatik.
  • Nazioarteko Ikasle-txartela:
    ISIC txartelaISIC txartela mundu osoko edozein herrialdetan erabil dezakezu. Bere abantailez gozatzeko nahikoa da baldintza bakar bat betetzea: ikaslea izatea. Horrela, nahi dituzun gauza asko esku-eskura izango dituzu. Eska ezazu ISIC txartela. Txartel hori Gazte Informazio bulegoetan eskuratzeko aukera duzu.
  • Irakasle-txartela:
    ITIC txartelaITIC txartela ofizialki onartutako ikastetxe batean irakasle gisa kontratatuta daudenek atera dezakete. Berarekin, garraio, ostatu, museo, kulturgune, antzoki eta beste hainbat lekutan abantailak izango dituzu. Lor ezazu ITIC txartela. Txartel hori Gazte Informazio bulegoetan eskuratzeko aukera duzu.
  • Nazioarteko gazte-txartela:
    Go-25 txartelaGo-25 txartela 26 urtetik beherako gazteei zuzenduta dago. Txartel honen bidez munduko edozein tokitan milaka abantaila eta beherapen izango dituzu. Irakurri informazio gehiago Go-25 txartelaren inguruan. Txartel hori Gazte Informazio bulegoetan eskuratzeko aukera duzu.
  • Aterpekide-txartela:
    Aterpekide txartelakAterpekide-txartelak ez dizkizu deskontuak eskaintzen baina bai abantailak mundu osoko aterpetxeetan. Aterpekide-txartela inguruko informazio gehiago irakurri dezakezu. Txartel hori on line,Gazte Informazio bulegoetan eta aterpetxeetan eskuratzeko aukera  baduzu.

 

[Estekak:  IT txartela (ezagutzak informatika alorrean), Europako Osasun Txartela (asistentzia Europan),  osasun txartel indibidualaONA txartela (hainbat zerbitzutarako)]

Azken eguneratzea: 2008/10/07