Terminologia-lanaren plangintza
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak (EBPN, 1998), besteak beste, Terminologia-lanaren plangintza egitea agintzen du. Hori betetze aldera, bi ekimen garrantzitsu burutu dira honez gero: batetik, 2001ean, EUSKALTERM, Euskal Terminologia Banku Publikoa sortu zen (UZEIk 87an egindako bankuaren oinarrian), hain zuzen ere, terminologiaren erabiltzaileentzako erreferentzia dena; eta, bestetik, 2002an Terminologia Batzordea eratu zen Euskararen Aholku Batzordearen baitan. Terminologia Batzordeak dituen egitekoen artean, jarduketa-plana egitea, terminologia-lanerako irizpideak finkatzea eta terminoak proposatzea eta gomendatzea daude.
Eraketa Dekretua (pdf, 35 Kb)
Kideen izendapena (pdf, 110 Kb)
2003-05 Jarduketa-plana (pdf, 61 Kb)
Terminologia-lanerako irizpideak (pdf, 115 Kb)
Maileguak eta kalkoak terminologia-lanean (pdf, 42 Kb)
Normalizazio-txostena eta lantzeko gida (pdf, 44 Kb)
|