Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2012ko urriaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
4348

EBAZPENA, 2012ko irailaren 5ekoa, Immigrazio eta Aniztasuna Kudeatzeko zuzendariarena, erakunde publikoek esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak edo administrariak kontratatzeko eta jarduerak garatzeko dirulaguntzak emateko ebazpen-proposamena egin behar duen Balioespen Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko ekainaren 20ko Aginduaren bidez (2012ko uztailaren 12ko EHAA) erakunde publikoek esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak edo administrariak kontratatzeko eta jarduerak garatzeko dirulaguntzetarako deia egiten da.

Aipatutako Aginduaren III. Kapituluak dirulaguntzen bigarren lerroa arautzen du: Immigrazioko teknikarien kontratazioaren jarraipenerako eta immigrazioaren eta kulturen arteko bizikidetzaren esparruko jardueretarako laguntzak, hain zuzen ere.

Agindu horren 20. artikuluan adierazitakoaren arabera, Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzari dagozkio bigarren laguntza-lerroan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko eta ebazteko lanak egitea.

Aipatutako Aginduaren 8.2 artikuluaren arabera, dirulaguntzen lerro bakoitzerako, kudeatu eta ebazteko eskumena duen zuzendariak Balioespen Batzorde bat hautatuko du, eta Batzorde horrek dirulaguntzen ebazpen-proposamena emango du.

Era berean, Aginduaren 8.3 artikuluari jarraituz, Kide Anitzeko Organo hori gutxienez bi pertsonak eta gehienez lau pertsonak osatuko dute, beti ere Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Zuzendaritzetako goi-karguak edo funtzionario edo lan-kontratuko langileak badira eta gizarte-gaietako arloan eta immigrazioaren eta kulturartekotasunaren arloan eskumena badute, Zuzendaritza horietako bakoitzak proposatuta.

Horrez gain, artikulu horrek kasu bakoitzean dirulaguntzen lerroa kudeatzen duen Zuzendaritzako funtzionario edo lan-kontratuko langile batek Kide Anitzeko Organoaren idazkari gisa jardungo duela adierazten du. Eta baita Organo horien osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela ere.

Aurrekoarekin bat etorriz, honako hau

EBAzten DUT:

Artikulu bakarra.– Erakunde publikoek esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak edo administrariak kontratatzeko eta jarduerak garatzeko dirulaguntzei buruzko ebazpen-proposamena egingo duen Balioespen Batzordean parte hartuko duten pertsonak izendatzea. Dirulaguntza horietarako deia Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko ekainaren 20ko Aginduaren bitartez egin da (2012ko uztailaren 12ko EHAA).

Mahaikideak:

Edurne Ramón Olano, Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzako teknikaria.

Jon Iñaki Lasa Zabala, Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzako teknikaria.

Arantza Barrenetxea Arruti, Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzako teknikaria, idazkari-lanak egingo dituena.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen eta beronen kontra gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Gizarte Gaietako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 5a.

Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko zuzendaria,

MIGUEL ÁNGEL GONZÁLEZ MARTÍN.


Azterketa dokumentala