Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2014ko otsailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
1023

IRAGARKIA, «Trafikoko operazio berezietako baliza-jarduerak» helburu dituen zerbitzuetako administrazio-kontratua lizitatzeko dena (Espedientea: T-042/14).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Segurtasun Saila.

c) Espediente-zenbakia: T-042/14.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Betearazpen-lekua: karatulako 10. puntuaren arabera.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 24 hilabete, kontratua izenpetzen denetik aurrera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: zenbait irizpide.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 160.000 euro (132.231,40 euro + 27.768,60 euro, BEZari dagozkionak).

5.– Bermeak.

Behin betikoa: esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza - Segurtasun Saila - Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 - E aldea – solairuartekoa.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 88 98.

e) Telefaxa: 945 01 87 49.

f) Posta elektronikoa: mt-sololuze@ej-gv.es

g) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net

h) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2014ko martxoaren 17a.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Ekonomia- eta finantza-kaudimena:

– Egiaztatzeko bideak: finantza-erakunde baten txostena.

– Betebeharrak: kontratazio honetarako berariaz egindako txostena, non aipatuko baita helburua, eta adieraziko, kontratuaren aurrekontukoaren adinako kaudimena duela: 160.000 euro.

b) Gaitasun teknikoa edo profesionala:

Egiaztatzeko moduak:

A) Kontratua betearazteko dauden materialen eta ibilgailu ekipatuen gaineko adierazpena, beren ezaugarri teknikoak zehazten dituena.

B) Antzeko lanetan esperientzia dutenen CVa, kontratua betearazteko lanetan parte hartuko dutenena.

Betekizunak:

A) puntua dela-eta:

– Kalea darabiltenei emateko informazioa eta errepideetako maniobren segurtasuna hobetzen duten ekipamenduak eta materialak emateko eskatuko da, bai eta energia gutxi kontsumitzen duten elementuak erabiltzeko ere. Uste da zerbitzua emateko behar besteko kaudimen teknikoa duela enpresak, baldin eta kontratua betetzeko gutxienez honako ekipamendu hauek jartzen baditu (beren ezaugarri teknikoak eta funtzionamendu-modua erantsi eta zehaztu beharko dira, derrigor).

1) Seinale-garraiorako eta seinaleztapenerako TB-14 atoiak:

Enpresa lizitatzaileak gutxienez bi TB-14 atoi izango ditu, seinale-garraiorako eta seinaleztapenerako direnak; bakoitzak 340 mm-ko diametroko 3 Xenón-Flash foku izango ditu, oso urrutik ikus daitezkeenak.

2) Trafikoko datuak hartzeko aforatzaileak:

Eragiketa bakoitzaren ondoren, esleipendunak txosten bat emango dio CGTE-ETKZko arduradunari, eta txosten hori, eragiketak dirauen bitartean ikusitako gorabeherekin ez ezik, errepide-tarteko puntu estrategikoetan aforazio bidez lortutako datuekin ere osatuko da, eta ibilgailuen kontaketari, sailkapenari eta abiadurari dagozkion datuak ere jasoko ditu. Beraz, enpresa lizitatzaileak gutxienez ekipamendu-mota horretako hiru unitate izan beharko ditu.

3) Informazioa ematen duen argizko radarra (sistema ez-intrusiboa):

Trafikoa lasaitzeko neurri modura, esleipendunak seinaleztapenerako atoi-zerbitzu bat eskainiko du, abiadura-detektagailua duena (3 digituduna, ez-intrusiboa); gainera, errepide horretan onartutako gehienezko abiadura-seinalea ere eskainiko du. Auto-gidariari jakinaraziko dio zer abiaduratan doan, eta honelako testu bat bidaliko dio: «xxx km orduko abiaduran zoaz». Esleipendunak gutxienez ekipamendu-mota horretako hiru unitate izan beharko ditu.

4) Materiala garraiatzeko ibilgailuak:

Enpresa lizitatzaileak gutxienez bi seinaleztapen-ibilgailu izango ditu (furgoi eta/edo kamioneta motakoa), konoak, trafiko-seinaleak eta eragiketetan jartzeko bestelako materialak garraiatzeko balio izango dutenak.

5) Mugikortasun pertsonaleko ibilgailua (PMV) eta argizko geza konfiguragarria duten ibilgailuak:

Enpresa lizitatzaileak gutxienez seinaleztapen-ibilgailu bat izan beharko du, mezu aldagarriko panel bat eta foku bidezko argizko gezi konfiguragarri bat dituena.

6) Obra-seinale eramangarriak:

Enpresa esleitzaileak gutxienez lau obra-seinale eramangarri izan ditu, LEDeko triflash motako fokuak dituztenak.

7) Argizko ur-jauziak:

Enpresa lizitatzaileak gutxienez haririk gabeko bi LED ur-jauzi izango ditu, eta ur-jauzi bakoitzak bosna foku. Foku bakoitzak bere pila beregaina izango du, zerbitzuaren kalitate ona bermatzeko.

8) Mezularitza-sistema aldagarria duen atoia, Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentrotik Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroa GPRS bidez gidatu ahal dena: sistema horrek ahalbidetuko du trafiko-seinaleak bi eremu grafikotan idaztea (gutxienez dimentsio hauek izango dituzte: 1000 x 1000 mm), eta gutxienez bietako bat Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentrotik kudeatu ahal izango da, eta, gainera, beste alde alfanumeriko bat izango du (gutxienez dimentsio hauek izango ditu: 1200 x 230 mm), abisu-mezuak idazteko.

Ekipamendu horretarako (kontzeptua: «GPRS bidez kudea daitekeen Mugikortasun pertsonaleko ibilgailua») 15. ataleko taulan eskainitako prezioen barruan ekipamendu horien abiarazpena egongo da sartuta, bai eta funtzionamendu egokia lortzeko egin beharreko probak eta ekipamendua erabiltzeaz arduratzen den Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroko operadoreari jakinarazi beharreko prestakuntza-argibideak ere. Prezio horien barruan, telefono bidezko laguntza sartuta dago, enpresa lizitatzaileak emango duena, ekipamendua dabilen bitartean sor litezkeen zalantzak argitzeko.

– Era berean, enpresa esleitzaileak egoitza moduko lokal bat izango du Euskal Autonomia Erkidegoan, kontratu honen gai diren lotune nagusietarako sarbide erraza izango duena (Armiñón N-1 A-1arekin, N-622 A-1rekin, Etxebarri-Ibiña AP-1 N-622rekin, A-8 Frantziarekiko mugan, Ugaldebieta eta Castro Urdialesen arteko A-8ko errail itzulgarriaren tartea), CGTE-ETKZek batez ere ustekabeko edo ezohiko egoeretan ematen dituen zerbitzu-eskariei ahalik eta azkarren erantzuteko.

B) puntua dela-eta:

– Ikusten da enpresak baduela kontratua betearazteko behar den gaitasun profesionala baldin eta honako baldintza hauek betetzen baditu:

1) Eragiketak antolatzen dituzten teknikariek esperientzia izan beharko dute horrelako lanetan, eta hala justifikatu behar dute eskaintzetan. Bereziki hauek ezagutzea baloratuko da: lan egiteko eremuak, beren sarbideak eta ibilgailuen fluxu handiko egunetako portaerak. Eragiketetan parte hartzen duten guztiek errepidean lan egiteko beharrezko gaikuntza izango dute eta lan-segurtasunaren arloko arauak zorrotz beteko dituzte.

2) Gailuak ipintzeko eta kentzeko langile-kopurua zabaldu beharreko gailuaren hainbatekoa izango da, eta beti saihestuko da jendea beharrik gabe arriskuan jartzea errepidean. Izango dira, orobat, gailua instalatuta dagoen bitartean eragindako materialak zaindu eta berripintzeaz arduratuko diren mantenuko langileak. Dena den, gutxienez hiru langile behar izango dira.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2014ko martxoaren 17a, 10:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Eusko Jaurlaritza - Segurtasun Saila - Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

2) Helbidea: eskutan entregatu beharko dira, Kontratazioan. (Donostia kalea 1) edo, bestela, epe barruan postaz bidali beharko dira, baina egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatzeaz gain, kontratazio-organoari jakinarazi beharko zaio telex, telefax edo telegrama bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea eta ordua amaitutakoan jasotzen bada eskaintza bidali izanaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, adierazi den egunetik hamar egun natural igarota, eskaintza jaso ez bada, ez da inola ere onartuko.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik kontatzen hasita.

e) Aldagaiak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea:

1) Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza - Segurtasun Saila - Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, - E aldea - solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) «C» gutun-azalaren data: 2014ko martxoaren 24a; eta «B» gutun-azala: 2014ko apirilaren 3a.

e) Ordua: 12:00ak, egun bietan.

10.– Bestelako argibideak.

Informazio administratiboa: Segurtasun Saila - Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

Informazio teknikoa: Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritza.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 17a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.


Azterketa dokumentala