Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2014ko apirilaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
1802

EDIKTUA, jaraunspenaren banaketari buruzko 2/14 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Hirugarren Sekzioa.

Errekurtsoa: apelazioa, jaraunspen-banaketa. 2/14.

Errekurtsogilea: Ignacio Aparicio Zubiaga Vila.

Abokatua: Molinuevo Diez Oscar.

Prokuradorea: Carmen Miral Oronoz.

Alderdi errekurritua: Isabel Zubiaga Aldecoaren jaraunsleak, Juan Antonio Jose Pedro Carmen Jesusa Zubiaga Aldecoaren jaraunsleak, Manuel Zubiaga Aldecoaren jaraunsleak, Maria Zubiaga Aldecoaren jaraunsleak, Ramon Zubiaga Aldecoa, Jorge Zubiaga Carles, Alfonso Zubiaga Urizar eta Isabel Zubiaga Vaezaren jaraunsleak.

Gaia: jaraunspen-banaketa.

Aipatu judizioaren gainean autoa eman da, 2014-03-03an, zeinaren xedapen-zatia honako hau baita:

XEDAPENAK:

Salak erabaki hau hartu du: ezetsi egiten da Ignacio Aparicio Zubiaga Vila jaunaren ordezkaritza prozesalak Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegiak emandako epaiaren aurka jarritako apelazio-errekurtsoa. Jaraunspen-banaketaren autoetan –erroilu honen jatorri ere badirenetan– eman zuen epaitegiak auto hori, 2013ko urriaren 22an. Eta errekurritutako ebazpena berretsi egiten da, eta apelazioa egin duenari ezartzen zaizkio kostuak.

Jatorriko epaitegiko idazkari judizialak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien eta ez-onartuen gordailu-kontura.

Ebazpen hau irmoa da, eta bere aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik.

Ebazpena irmoa denean, jatorrizko autoak jatorria duten epaitegira bidaliko dira, ebazpen honen hitzez hitzezko ziurtagiriarekin, horren berri izan eta betearaz dezaten.

Auto honen bidez erabaki, agindu eta izenpetu dute goian azaltzen diren jaun-andreek. Fede ematen dut.

Demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez (Manuel Zubiaga Aldecoaren jaraunsleak, Maria Zubiaga Aldecoaren jaraunsleak, Juan, Antonio, José, Pedro, Carmen, Jesusa Zubiaga Aldecoaren jaraunsleak eta Isabel Zubiaga Aldecoaren jaraunsleak), aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko apirilaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala