Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2014ko apirilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1885

EBAZPENA, 2014ko apirilaren 7koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena; honen bidez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko urriaren 17ko Aginduaren babesean 2013ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen da; agindu horren bidez, uztailaren 27ko 218/2010 Dekretuaren babesean nekazaritza, elikadura eta arrantza sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza piztu eta bultzatzeko 2013. ekitaldirako laguntzen deialdia egin zen.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko urriaren 17ko Aginduaren bidez, nekazaritza, elikadura eta arrantza sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza piztu eta bultzatzeko laguntzen deialdia egin zen, 2013ko ekitaldirako, uztailaren 27ko 218/2010 Dekretuaren babesean.

Behin laguntzak esleituta eta ebazpenak kasuan kasuko onuradunei jakinarazi ondoren, Elikagai Politika eta Industriako sailburuordearen Ebazpen bidez, EHAAn argitaratuko da, publikotasun helburu bakarrarekin, aipatu xedapenaren babesean emandako laguntzen onuradun suertatu direnen zerrenda, xedapen hauek betez: Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluko 2. paragrafoko bigarren atala eta goian aipatu den uztailaren 27ko 218/2010 Dekretuaren 16. artikuluko 5. paragrafoa.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko urriaren 17ko Aginduaren babesean 2013an emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, guztiak jakinaren gainean egon daitezen. Agindu horren bidez, uztailaren 27ko 218/2010 Dekretuaren babesean, nekazaritza, elikadura eta arrantza sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza piztu eta bultzatzeko 2013. ekitaldirako laguntzen deialdia egin zen. Ebazpen honen I. II. eta III. eranskinetan ageri dira onuradunak.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 7a.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGUIRRE.

I. ERANSKINA

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako diru-laguntzak

(Ikus .PDF)

II. ERANSKINA

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako diru-laguntzak

(Ikus .PDF)

III. ERANSKINA

LGENF Funts Komunitarioaren kontura aintzatetsitako laguntzak

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala