Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2014ko uztailaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
3427

AGINDUA, 2014ko uztailaren 29ko, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, Paisaiarako Ekintza Planak prestatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako diru-laguntzak ematea arautzen duen agindua aldatzen duena.

2014ko ekainaren 30ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2014ko ekainaren 24ko Agindua, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko udalei diru-laguntzak ematea arautzen baita, Paisaiarako Ekintza Planak presta ditzaten.

Agindu horren 4. artikuluan xedatutakoaren arabera, eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa zen, agindu argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gaia berria dela eta oporraldia ere parean gertatu dela aintzat hartuta, proposamenak egiteko emandako epea laburregia suertatu da, eta, beraz, komeni da epe hori zabaltzea, proiektu gehiago aurkezteko aukera egon dadin.

Horren ondorioz, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Aldatu egiten da Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2014ko ekainaren 24ko Aginduaren 4. artikuluaren 1. paragrafoa. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko udalei diru-laguntzak ematea arautzen da, Paisaiarako Ekintza Planak presta ditzaten. Honela idatzita geratzen da paragrafo hori:

«1.– Eskabideak aurkezteko epea 2014ko abuztuaren 25ean bukatuko da.»

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 29a.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.


Azterketa dokumentala