Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2014ko abuztuaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BALMASEDAKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3644

EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko bideratutako 131/14 jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Balmasedako (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: Epaitegi honetan, 131/14 a prozedura bideratu da (trak. ber. ek. jab. esp.), Jose Luis Morales Laiseca, Jose Manuel Morales Laiseca, Maria Isabel Morales Laiseca eta Miguel Angel Morales Laiseca jaun-andreek eskatuta, finka hauen etendako segidako traktuari berriro ekiteko jabari-espedienteari buruz:

«Ganbara: hirugarren solairuko ezkerraldean dago (eskuinaldean ageri da 2. inskripzioan eta gainerakoetan), eta holtz batek bereizten du laugarren gelatik. Balmasedako 1625. finkako da: 130. folioa, 138. liburua, 1342. liburukia. Balmasedako Jabetza Erregistroan dago inmatrikulatuta. Balmasedako Pio Bermejillo kaleko 13 zenbakian dago.

Katastroan, N9593314E zenbaki finkoa du ganbarak».

Ediktu honen bidez, eta egun honetako probidentziaz erabakitakoaren arabera, dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsonei –ez baitakigu zein diren–, hain justu ere espedientean agertzeko aukera izan dezaten, bere eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko; ediktu hau argitaratu eta hurrengo hamar eguneko epean.

Dei egiten zaie, halaber, Pilar Benito Santibañez andrearen, Francisco Aizpurua Agorria jaunaren eta Maria de los Angeles Ortolachipi Peña andrearen jaraunsle ezezagunei –ondasunak horiengandik baitatoz–, Manuel Felipe Morales Puente jaunaren jaraunsle ezezagunei –haren izenean inskribatuta baitaude katastroan– eta ondoko ondasunen jabe ezezagunei, hain zuzen ere lehenago aipatutako epean espedientean agertu daitezen, euren eskubideen alde egoki iritzitakoa alegatzeko.

Balmaseda (Bizkaia), 2014ko maiatzaren 2a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala