Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2014ko abuztuaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3652

EDIKTUA, 249/14 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: 249/14 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Lourdes Loidi Mendizabal eta Jose Angel Loidi Mendizabal.

Alderdi demandatua: Ladislao Zavala eta Piedad Mendizabal Arreguiren jaraunsleak.

Gaia: Etxenagusia etxeko jabea dagokion akzioaren jabe dela deklaratzea, Donostiako Erregistroko 785. eta 797. erregistro-finketan.

Judizio horretan, erabaki da Ladislao Zavala jaunaren jaraunsleei zedula bat entregatzea, alderdi demandatukide diren aldetik. Zedulak honela dio hitzez hitz:

EPATZEKO ZEDULA

Epatzea agintzen duen agintaritza: Donostiako Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko idazkari judiziala.

Ebazpenaren gaia: 249/14 prozedura arrunta, alderdi hauen artean bideratua: Lourdes Loidi Mendizabal eta Jose Angel Loidi Mendizabal, Ladislao Zavala eta Piedad Mendizabal Arreguiren jaraunsleen aurka, honako gai honi buruz: Etxenagusia etxeko jabea dagokion akzioaren jabe dela deklaratzea, Donostiako Erregistroko 785. eta 797. erregistro-finketan.

Nor epatzen da: Ladislao Zavalaren jaraunsleak.

Epatzearen helburua: adierazitako judizioan agertzea, alderdi demandatukide diren aldetik, Ladislao Zavalaren jaraunsle gisa.

Agertzeko epea: hogei egun baliodun, epatze hau egin eta hurrengo egunetik aurrera.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

Prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak defendatuta agertu behar dute (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legea, –PZLb–, 23. eta 31. artikuluak).

Donostia, 2014ko uztailaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, dekretua jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Donostia, 2014ko uztailaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala