Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2014ko abuztuaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
3659

EDIKTUA, baldintzapeko askatasuna ezeztatzeko bideratutako 3419/14 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Maria Dublang Cabrerak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko idazkari judiziala naizen aldetik, honako hau

Jakinarazten dut: epaitegi honetan, 3419/12 espedientea bideratu da, Denar Salvatierra Aguilera zigortuaren aurka (Bolivian jaio zen, Santa Cruz-en, 1977-05-04an –IFK: Y0108340R–; German eta Mirianen semea da, eta egun helbide ezezaguna du). Bada, espediente horretan, autoa eman zen 2014-06-05ean, eta haren xedapen-atalak honako hau dio hitzez hitz:

EBAZTEN DU:

Deklaratu egiten da Denar Salvatierra Aguilerak 42 egun bete gabe dituela, komunitatearen aldeko lanak egiteko ezarri zitzaion 84 eguneko zigorretik. Zigor hori Bilboko Zigor arloko 7 zenbakiko Epaitegian bideratutako 410/12-4 betearazpenean ezarri zitzaion.

Bidal bekio lekukotza Bilboko Guardiako Epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako.

Jakinaraz bekio ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, dagozkion ondorioetarako.

Jakinaraz bekio ebazpen hau Ministerio Fiskalari, Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuari eta zigortuari, ediktu bidez jakinarazi ere, ez baitakigu non dagoen. Ediktua epaitegi honetako iragarki-oholean jarri, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Adieraz bekio, halaber, ebazpenaren aurka erreforma-errekurtsoa jarri ahal izango duela epaitegi honetan, jakinarazpena egin ondoko hiru eguneko epean.

Eta horixe agindu eta sinatzen du Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratuak; fede ematen dut.

Denar Salvatierra Aguilera zigortua non dagoen ez dakigunez, eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia) bi mila eta hamalauko uztailaren bederatzian. Ohartarazten zaio, gainera, ebazpenaren aurka erreforma-errekurtsoa jarri ahal izango duela, jakinarazpena egin ondoko hiru eguneko epean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala