Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2014ko abuztuaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3670

EDIKTUA, 22/14 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Hirugarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 22/14 prozedura arrunteko apelazioa.

Errekurtso-egilea: Hoteles Urgoain, S.L.

Abokatua: Pedro Martin Pastor.

Prokuradorea: Carlos Muniategui Landa.

Alderdi errekurritua: Gaztelugatxe Inmobiliaria y Servicios, S.A., Moldis Echarro, Fernando Plaza Subijana eta Iñaki San Millan Diaz de Corcuera.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-06-30ean. Hona hemen epaitza:

«Zati batean baiesten dugu Hoteles Urgoain-en ordezkariak jarritako apelazio-errekurtsoa, Gernikako 3 zenbakiko Lehen Auzialdiko Epaitegiak 2013ko urriaren 9ko 444/11 prozedura arrunteko autoetan emandako epaiaren aurka –hortik dator erroilu hau–; ebazpen hori zati batean errebokatuz, Promotora Gaztelugatxe Inmobiliaria y Servicios, S.A. kondenatzen dugu auzi jartzaileari ebazpen honen laugarren oinarriko azken paragrafoetan adierazitako baldintzetan kalte-ordainak ordaintzera, betiere ebazpena irmo izaten denean; gainerako erabakiak, erabaki honen aurka ez doazen heinean, bere horretan mantentzen dira. Kostuak ebazpen honen bosgarren oinarrian ezarritakoaren arabera ordainduko dira.

Itzul bekio errekurritzeko aurkeztutako gordailua Hoteles Urgoain, S.L.ri. Horretarako, jatorrizko epaitegiko idazkari judizialak itzulketa-agindua emango du.

Gaztelugatxe Inmobiliaria y Servicios, S.A. eta Moldis Echarro demandatuen egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko uztailaren 15a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala