Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2014ko abuztuaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3675

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 19/14 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: Adost.gb.dib. 19/14.

Alderdi Demandatzailea: Noelia Del Val Diez.

Alderdi Demandatua: Yeison Alexander Cardenas Cardenas.

Gaia.

Aipatutako judizioan, hitzez hitz honako hau dioen ebazpena eman da:

347/14 EPAIA

Epailea: Isabel Elexpuru Eguia.

Lekua:: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko uztailaren bata.

Demandatzailea: Noelia Del Val Diez.

Abokatua: Maria Mercedes Aristi Sinde.

Prokuradorea: Amalia Rosa Saenz Martin.

Demandatua: Yeison Alexander Cardenas Cardenas.

Gaia: ezkontzako dibortzioa deklaratzea.

EPAITZA

1.– Noelia Del Val Diezek eta Yeison Alexander Cardenas Cardenasek osatutako ezkontzako dibortzioa deklarazten da, horri dagozkion legezko ondorio guztiekin.

2.– Epai irmoa delarik, ezkontzako ondasunei dagokienez, ezkontzako araubide ekonomikoa deuseztaturik geratuko da.

3.– Behar diren ondorioetarako, jakinarazi bekie erregistro zibil egokiei ebazpen hau.

4.– Ez zaizkio inori ezartzen kostuak.

Ebazpen honen aurkez ezin aurkeztu errekurtsorik.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Alderdi demandatuaren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraiki, erabaki da ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, Jakinarazpena gauzatu ahal izateko.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko uztailaren 2a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala