Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2014ko abuztuaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VALLADOLIDEKO LAN ARLOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3682

EDIKTUA, titulu judizial bat betearazteko bideratutako 348/13 judizio monitorioaren ondoriozkoa.

Nik, Jose Luis Garcia Roig, Valladolideko Lan Arloko 2 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizenak, honako hau jakinarazten dut:

Lan-arloko epaitegi honetan, titulu judizial bat betearazteko 348/13 prozedura bideratu da, Jorge Garcia Blanco jaunak eskatuta, Topoestudios Ingeniería, S.L.ren aurka (judizio arrunta). Prozedura horretan ebazpena eman da; hona hemen dagozkion xedapenak:

XEDAPEN-ZATIA

Erabakia:

a) Topoestudios Ingeniería, S.L. betearazpenpeko alderdia erabateko kaudimengabezia-egoeran deklaratzea, 1.008,76 euroko diru-zenbatekoari dagokionez; kaudimengabezia behin-behinekotzat joko da ondorio guztietarako.

b) Jarduketak artxibatzea, dagokion liburuan idatzoharra egin ondoren; horrek ez du eragotziko, ordea, betearazpenari berriro ekin ahal izatea, aurrerantzean betearazpenpeko alderdiak bestelako ondasunik baduela jakiten bada.

c) Egin bedi inskripzioa dagokion erregistroan.

Aurkaratzeko modua: berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio ebazpen hau eman duen idazkari judizialari, jakinarazpena egin eta hiru egun balioduneko epean, errekurtso-egilearen ustez bertan egin den arau-haustea adieraziz; errekurtsoa jartzeak ez du etengo errekurritutako ebazpena.

Topoestudios Ingeniería, S.L. enpresari legeak agindutako moduan jakinarazteko –non dagoen ez dakigunez gero– Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egiten dut ediktu hau.

Hartzaileari adierazten zaio ebazpen edo zedularen kopia bulego judizialaren iragarki-oholean jarriz egingo direla hurrengo jakinarazpenak; nolanahi ere, salbuespen izango dira auto edo epai forma izan behar duten ebazpenen jakinarazpenak, baita epatzeei buruzkoenak ere.

Valladolid, 2014ko maiatzaren 28a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala