Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

166. zk., 2014ko irailaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3726

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 10/14 prozeduraren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 10/14, adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Carolina Viviana Riveros Silva.

Abokatua.

Prokuradorea: Nerea Ariño Delgado.

Demandatua: Hernan Teixido.

Gaia.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-07-11n. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Azaldutakoaren indarrez,

Baietsi egiten dut Carolina Viviana Riveros Silvaren izenean eta ordez Ariño Delgado prokuradoreak aurkeztutako demanda; ondorioz,

– Carolina Viviana Riveros Silvak eta Hernán Teixido Carballidok osatutako ezkontza desegitea agintzen dut, dibortzioa dela-eta; horrekin batera, deseginda geratzen da ezkontzako erregimen ekonomikoa.

– XXXXX adingabearen zaintza eta jagoletza haren amari ematen zaizkio; guraso-ahala bi gurasoen artean partekatua izango da, baina hori gauzatzea amari esleitzen zaio. Adingabeari eta amari –jagoletza baitu– esleitzen zaie etxebizitzaren erabilpena, baita han dauden altzariak eta gauzak ere.

Hernán Teixido Carballidok 125 euro ordaindu beharko ditu hilero, alabaren mantenu-pentsioa dela-eta; hileko lehenengo bost egunen barruan sartu beharko du diru-kopuru hori Carolina Viviana Riveros Silvak izendatutako kontu korrontean.

Urtero eguneratuko da pentsio hori, Estatistikaren Institutu Nazionalak edo hura ordezkatzen duen erakundeak onartutako KPIren arabera, eta alaba adinez nagusi izanik ekonomikoki burujabe izaten denean etengo da.

Adingabekoak sortzen dituen aparteko gastuak gurasoek erdibana ordaindu beharko dituzte; gastu horiek sortzeko, guraso bien adostasuna beharko da.

– Bisita-erregimena, komunikazioa eta egonaldiak: bisita-erregimena etenda geratzen da; halere, aita edozein bitartekoz komunikatu ahalko da adingabearekin.

Ez da hartzen kostuak ezartzeko erabakirik.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den, eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan (1876 0000 33 0010 14) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da diru-kopuru hori zainpean utzi izana (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Hernan Teixido demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bergara (Gipuzkoa), 2014ko uztailaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala