Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

166. zk., 2014ko irailaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3735

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 486/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: Adostasunik gabeko dibortzioa. 486/12.

Demandatzailea: Nerea Murga Romani.

Abokatua: Irati Garcia Zuluaga.

Prokuradorea: Ibon Bilbao Cabarcos.

Demandatua: Santiago Crespo Buenavida.

Gaia: dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2013-09-09an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Santiago Crespo Buenavidaren aurka Nerea Murga Romanik jarritako demanda, eta, horrenbestez, honako erabakiak hartzen ditut:

1.– Nerea Murga Romani eta Santiago Crespo Buenavidaren arteko ezkontza, 2005eko irailaren 17an egindakoa, desegin dadila agintzen dut, dibortzioa dela-eta.

2.– Dibortzioaren ondoriozko behin betiko honako neurriak hartzea:

2.1.– Adingabearen zaintza eta babesa amak hartuko ditu bere gain, eta guraso ahalaren titularitatea eta horretaz baliatzea bi gurasoen esku geratzen dira.

2.2.– Ondoren zehazten den bisita-erregimena ezartzen da, gurasoek orokorrean edota une zehatz batean har ditzaketen erabaki adostuekiko izaera subsidiarioa izango duena, kontuan hartuta, alabaren adina dela-eta, orain arte aitak eta alabak adostu dutena eta etorkizunean ere adostuko dutena, betiere edozein jarduera dela-eta sor daitezkeen gatazkak ekiditeko.

A) Ohiko araubidea:

i) Jagoletza ez duen gurasoa asteazkenetan egongo da semearekin, eskolatik ateratzen denetik 19:00ak arte.

ii) Txandakako asteburuetan, larunbateko 10:00etatik igandeko 19:00etara. Gaua aitaren etxean egingo du haurrak.

B) Oporretako araubidea: guraso bakoitza Aste Santuko eta Gabonetako opor erdietan egon ahalko da alabarekin. Adostasunik ez badago, honela banatuko da oporraldia: 1) Gabonetan: urte bikoitietan, aita oporretako lehen erdian egongo da semearekin, eskolatik ateratzen denetik abenduaren 30eko 20:00ak arte, eta, ama, berriz, bigarren erdian egongo da, abenduaren 30eko 20:00etatik adingabea eskolara itzultzen den arte. Urte bakoitietan, amak izango du oporraldiaren lehen erdia, eta aitak bigarrena; 2) Aste Santua: urte bikoitietan, aita oporren lehen zatian egongo da semearekin, hura eskolatik ateratzen denetik Aste Santuko igandeko 20:00ak arte, eta ama, berriz, Aste Santuko igandeko 20:00etatik adingabea eskolara itzultzen den astelehenera arte. Une horretan ezarriko da berriro etendako jagoletza-erregimena. Urte bikoitietan, amak oporren lehen zatia izango du Aste Santuan; 3) Udako oporrak: adingabea hamabost egunetan egongo da aitarekin, betiere eskola amaitu eta hurrengo ikasturtea hasi arteko aldian. Urte bikoitietan, amak aukeratuko du zein hamabostalditan egongo den adingabea aitarekin, eta, urte bakoitietan, aitak aukeratuko du. Dena den, urtero, ekainaren 1a baino lehen adierazi beharko da egin den aukera.

C) Oporretako araubidea indarrean den bitartean, etenda geratuko da ezarrita dagoen ohiko bisita-erregimena.

D) Dena den, semearekin dagoen gurasoak beste gurasoarekiko komunikazioa utzi eta erraztu egingo du, ohiko orduz kanpo, justifikaziorik gabe edota modu guratsuan ez bada gauzatzen behintzat.

2.3.– Hilero, demandatuak 150 euro ordainduko ditu semearen mantenu-pentsio gisa; amak horretarako izendatutako kontuan sartu beharko du zenbateko hori, hileko lehenengo bost egunetan.

Diru-kopuru hori urtero eguneratuko da urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, 2014ko urtarrilaren 1etik hasita, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezten duen erakundeak estatu osorako prestatutako kontsumoko prezioen indizearen gehikuntzaren indizea aplikatuz. Lehenengo eguneratzean (2014ko urtarrilaren 1a), kontuan hartuko da erabaki hau ematen den egunaren eta abenduaren 31ren (abenduko KPIa) artean izan den KPIren gehikuntza. Hurrengoetan, aurreko urteko KPIren gehikuntza aplikatuko da.

Semearen aparteko gastuak erdibana ordainduko dituzte gurasoek. Behar bezala egiaztatu beharko dira eta bi gurasoek elkarrekin adostu beharko dituzte, edo, adostasunik ez bada, epaileak eman beharko du horretarako baimena. Premiazko diren presako gastuei dagokienez, aldez aurretik ezin bada, aski izango da beste gurasoari ondoren jakinaraztea.

Gastu ezohikotzat honakoak jotzen dira: Gizarte Segurantzak hartzen ez dituen osasun-gastuak (dentista, ortodontzia, betaurrekoak, psikologoa, ...), adingabearen hezkuntzarako ezohikotzat jo daitezkeenak (eskola partikular beharrezkoak, eskolaz kanpoko aktibitateak, kirol jarduerak, udalekuak, goi-mailako ikasketak, ikasketa profesionalak edo unibertsitatekoak, atzerrira joan-etorriak eta hango egonaldiak, edo hezkuntzako zein formazioko kausak direla-eta familia-etxebizitzatik kanporako joan-etorriak eta hango egonaldiak...) Era berean, ezohiko gastutzat hartuko dira eskolako jarduerak eta eskola dela-eta sortzen diren beharrak. Izan ere, ezarri den mantenu-pentsioa ezarri da kontuan hartuta adingabearen eskola-gastuak gurasoen elkarteko kuota eta eskola-asegurua direla soilik. Beraz, gastu horietatik aparte sortzen den beste edozein eskola-gastu bi gurasoen artean ordaindu beharko dute.

Mantenua ordaintzeko obligazioa eten egingo da alaba adin nagusikoa eta ekonomikoki burujabea denean, beti ere KZeko 150. eta 152. artikuluetako amaitze-kausei kalterik egin gabe.

Guztia ere, prozesuko kostuak adierazi gabe.

Ebazpen hau irmo bihurtzen denean, bidal bedi haren testigantza eskontza eta semearen jaiotza inskribatuta dauden erregistro zibiletara, dibortzioari eta adingabearen zaintzari eta jagoletzari dagozkion idatzoharrak egin daitezen.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4767 0000 33 0486 12. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da diru-kopuru hori zainpean utzi izana (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratuak berak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut Getxon, bi mila eta hamahiruko irailaren bederatzian.

Santiago Crespo Buenavida demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2014ko uztailaren 30a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala