Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2014ko irailaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
3866

EBAZPENA, 2014ko irailaren 8koa, Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordearena, Konekta Zaitez@Banda Zabala proiektuaren barruan banda zabaleko Interneten sartzeko 2014ko ekitaldiko diru-laguntzen zenbatekoa jakinarazteko dena.

Euskadi Informazio Gizartearen Planaren barruan, Eusko Jaurlaritzak, 2004ko maiatzaren 11n eginiko bileran, Euskal Autonomia Erkidegoko eremuan banda zabalerako azpiegiturak hedatzeko den Konekta Zaitez@Banda Zabala proiektua (aurrerantzean KZ@BZ) onartzeko erabakia hartu zuen.

Programaren helburua hauxe da: horrelako telekomunikazio-azpiegiturez hornitzea halakorik ez duten Euskal Autonomia Erkidegoko aldeak. Horrela, herritar guztiei Interneten sartzeko aukera eman nahi zaie, baita horri esker haustura digitala izenaz ezagutzen duguna kentzen lagundu ere. Halaber, Konekta Zaitez@Banda Zabala proiektuaren helburu diren aldeen konektibitatea operadore pribatuen eskaintzaren bitartez konponduta duten aldeetako baldintza berdintsuak izatea ahalbideratuko da.

Beharrezko azterketa teknikoak egin ondoren, proiektua bere osotasunean definitu eta gero -haririk gabeko teknologiazko konponbide batean oinarrituta- eta sare publikoa kudeatu behar duen operatzailea hautatu ostean, sare honen garapena hedatzeko aldian dago, Itelazpi, S.A. baltzu publikoak (aurrerantzean Itelazpi) egikaritu eta kudeatzen duela.

Dena den, proiektuak zailtasun garrantzitsu bat du, hala nola kasu zehatz batzuetan erabilitako konponbide teknologikoaren arabera erabiltzaileak Interneteko zerbitzura eraginkortasunez eta benetan konektatzeko beharrezkoak diren terminal-ekipamenduen kostua eta tokian tokiko estaldurako banda zabaleraren hedapenerako berariazko proiektuak ezartzeko kostu handia. Hori dela eta ezinbestekoa da aztertu eta definitzea jarduera publiko haiek non litekeena den proiektuaren kostuaren eragina gutxitzea azken erabiltzailea izan daitekeenarentzat nahiz interesa duen udalentzat.

Horregatik guztiagatik, Eusko Jaurlaritzak, 2007ko uztailaren 10ean eginiko bileran, alor horretan jarduteko esparru orokorra onartu zuen, eta finantzatzeko programa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko uztailaren 11ko Aginduaren bitartez gauzatu zen. Agindu hori 2007ko abuztuaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (147. zk.) eta Justiziako eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko otsailaren 18ko Aginduak (EHAA, 57. zk.) aldatu zuen.

Aipaturiko aginduan diru-laguntzetako programa bat eratzen da. Diru-laguntza horien xedea da, hain zuzen ere, banda zabaleko Internetekin konektatzeko erostea erabiltzaileak behar duen terminal-ekipoa, baita frekuentzia libreetako (WIFI teknologia edo antzekoak) bandako puntu-puntu anitzeko hari gabeko teknologietan oinarritutako konponbide kolektiboei dagokiena ere. Horretarako 2014ko ekitaldirako jarri den zenbatekoa, guztira, ehun eta hamar mila (110.000) euro da.

Adierazitako guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Konekta Zaitez@Banda Zabala proiektuaren barruan, banda zabaleko Interneten sartzeko diru-laguntzen zenbatekoa 2014ko ekitaldirako guztira 110.000 euro dela.

Adierazitako zenbatekoa ekitaldi batean agortzen bada, laguntzak ezetsiko dira. Ezespen hori egiteko, Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordeak ebazpena emango du. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da ebazpena, eta bertan adieraziko da ezespena noiz gertatu den.

Nolanahi ere, baldin eta kredituak agortu direlako eskaerari hasieratik ezezkoa ematen bazaio aurreko paragrafoan adierazitako moduan, eta interesatuak aipatutako laguntzez baliatu nahi badu, laguntza-eskaera berri bat egin beharko da.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango zaio Ogasun eta Finantzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hirugarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gazteiz, 2014ko irailaren 8a.

Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea,

CARMELO ARCELUS MÚGICA.


Azterketa dokumentala