Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2014ko irailaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3892

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 434/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 434/12 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako adostasunik gabeko neurriak.

Demandatzailea: Fatimetu Nadjem.

Abokatua: Marta Roman Choya.

Prokuradorea: Javier Cangas Sorolla.

Demandatua: Mohamed Abdelahe Mohamed Buia Mohamed Fadel.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan epaia eman zen 2014-06-13an, eta honako hau da bere epaitza:

«EPAITZA

Baietsi egiten dut seme-alaben eta aitaren arteko neurriak zehazteko Fatimetu Nadjemek aurkeztutako demanda, Mohamed Abdelahe Mohamed Buia Mohamed Fadelen aurkakoa. Horrenbestez, honako hau ebazten dut:

1.– Amari esleitzen zaio XXXXX eta XXXXX bi seme-alaba adingabeen zaintza eta jagoletza, eta guraso ahala, berriz, erdibana izango dute aitak eta amak.

2.– Aita, Mohamed Buia, adingabeekin egongo da bere oporretan, Plentziara joango da bisita horiek egitera, adingabeen amari aurretik abisua emanda eta haren adostasunarekin.

3.– Mantenu-pentsio gisa (zabal hartuta), aitak amari hilero 300 euro emango dizkio hileko lehen bost egunetan, bien seme-alabentzako; amak esandako kontuan sartuko ditu. Zenbateko hori urtero eguneratuko da Estatistikako Institutu Nazionalak EAErako zehazten dituen kontsumoko prezioen igoeraren arabera.

Aparteko gastuak guraso biek erdibana ordainduko dituzte.

4.– Prozesuko kostuei buruzko kondena berezirik ez dut egiten.»

Mohamed Abdelahe Mohamed Buia Mohamed Fadel demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2014ko uztailaren 30a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala