Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2014ko irailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
3948

EBAZPENA, 2014ko irailaren 12koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, garapenerako lankidetza-programetarako laguntzak emateko 2014ko deialdira bideratutako diru-hornidura handitzeko dena; Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2014ko martxoaren 19ko Ebazpenaren bidez egin zen deialdia.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2014ko martxoaren 19ko Ebazpenaren bidez egin zen garapenerako lankidetza-programetarako laguntzak emateko 2014ko deialdia (2014ko martxoaren 27ko EHAA, 60. zk.). Ebazpenaren 2. artikuluaren arabera, zortzi milioi euroko diru-hornidura ezarri zen deialdi horretarako.

Esandakoari kalterik egin gabe, ebazpen horretako 2. artikuluan ezartzen denez, adierazitako zenbatekoa aldatu ahal izango da eskatutako laguntzen zenbateko osoa aintzat hartuta; aldaketok agortu gabe gelditzen diren aurrekontu-baliabideen araberakoak izango dira, eta diru-laguntza horiek ebatzi aurretik egingo dira, betiere. Kasu horretan, eta aurreikuspen horretan xedatutakoaren arabera, aldaketa hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren ebazpen baten bidez.

Ebazpen honen lehen idatzi-zatian aipatzen den deialdiaren diru-hornidura aldatzeko aukera ematen duten baldintzak ematen direla ikusita, dagokion administrazio-espedientea izapidetu ondoren, eta 2014ko ekainaren 17an egindako bileran hartutako erabakiaren bidez erakundearen Kontseilu Errektoreak emandako onespena aintzat hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bi milioi eurotan handitzea garapenerako lankidetza-programetarako laguntzak emateko 2014ko deialdia egiteko Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2014ko martxoaren 19ko Ebazpenaren bigarren artikuluan aurreikusitako diru-horniduraren zenbateko osoa.

Bigarrena.– Aurreko idatzi-zatian xedatutakoaren ondorioz, aipatu deialdiaren diru-hornidura hamar milioikoa izango da.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hiru hilabete igaro ondoren ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da, eta administrazioarekiko auzietako bidea zabalik geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 12a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala