Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2014ko urriaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4375

1250/2014 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiaren 2014ko maiatzaren 26ko 71/2014 Epaiaren exekuzioaren betearazpena argitaratzeko dena. Epai horren bidez, zati batean baiesten da Ildefonso Abel Martinez de la Fuente Martinez jaunak Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari zientifiko kargutik kendu zuen erabakiaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.

Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiaren 2014ko maiatzaren 26ko 71/2014 epaia ikusi eta agindu judizialari dagokion administrazio-espedientea aztertu da, honako hauetan oinarrituta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 28ko 308/2011 Ebazpenaren bidez, Ildefonso Martinez de la Fuente Martinez jauna Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari zientifiko izendatu zen.

Geroago, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 17ko 722/2013 Ebazpenaren bitartez, Ildefonso Martinez de la Fuente Martinez jauna Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari zientifiko kargutik kendu zuten, berak hala eskatuta. Ebazpen hori, hain zuzen, 2013ko maiatzaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen.

Bigarrena.– Ildefonso Abel Martinez de la Fuente Martinez jaunak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 17ko 722/2013 Ebazpena inpugnatu zuen administraziorekiko auzibidearen bitartez (210/2013 Prozedura Laburtua).

Prozedura judizialari amaiera emateko, bada, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiaren 2014ko maiatzaren 26ko 71/2014 Epaiaren bitartez, zati batean onartu zen errekurtsoa. Ondorioz, errekurtsoa aurkeztu duenak eskubidea dauka 722/2013 Ebazpenean dagoen akatsa zuzentzeko eta, hala, kargu-uztea berak hala eskatuta egin zela ez da agertuko.

ZUZENBIDE OINARRIAK

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari dagokio epaitza exekutatzea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezarri zituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ematen dizkioten eskumenen arabera.

Bigarrena.– Administrazioarekiko auziez arduratzen diren epaitegi eta auzitegiek beren epaiak betearazteko eskumena dute; prozesuko alderdiek, berriz, epai eta ebazpen horiek bertan adierazten den moduan bete behar dituzte, horixe xedatzen baita administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 103.2 artikuluetan.

Errekurtsoa zati batean onartu zuen Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiaren 2014ko maiatzaren 26ko 71/2014 Epaia ikusita, eta dagozkion izapideak egin eta gero, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 722/2013 Ebazpena zuzendu egin behar da eta, hortaz, ez da agertuko kargu-uztea berak hala eskatuta egin zela.

Hirugarrena.– Prozedura izapidetzean egin diren gainontzeko administrazio-egintzak, hain zuzen ere, orain aldatutakoekin zerikusirik ez dutenak, bere horretan utziko dira, gauzatu ziren moduan (azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 66. artikulua).

Horregatik guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiaren 2014ko maiatzaren 26ko 71/2014 Epaia betearaztea. Epai horren bidez, bada, zati batean baietsi egin da Ildefonso Abel Martinez de la Fuente Martinez jaunak Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari zientifiko kargutik kendu zuen erabakiaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.

Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 17ko 722/2013 Ebazpenari buruzko epaiaren betearazpena gauzatzea. Ildo horretan, bada, ebazpena zuzendu, eta modu honetan geratuko da idatzita:

– Ildefonso Martinez de la Fuente Martinez jauna Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari zientifiko kargutik kentzea, horren ondorioak 2013ko apirilaren 17tik aurrera izanik, eta era berean emandako zerbitzuak eskertzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honetan xedatutakoaren eraginetik at geratzen diren gainerako egintza eta izapideek bere hartan jarrai dezatela agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea, eta hura jakinaraztea Ildefonso Abel Martinez de la Fuente Martinez jaunari eta Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari.

Bosgarrena.– Epaia betetzeko izapideetan sor daitezkeen gorabeherak aztertzea eta ebaztea aipatutako epaitegiari dagokio, halaxe ezartzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 109. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 1a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala