Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2014ko urriaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4382

AGINDUA, 2014ko urriaren 1koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinaren bidez Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordearen Aholkularitza Batzordeko kide bat izendatzen baita.

Otsailaren 9ko 22/1988 Dekretuaren bidez (1988ko otsailaren 18ko EHAA), Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordea sortu zen; eta haren eginkizun nagusia Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari Euskadiko musika-irakaskuntza arautzeaz aholku ematea da, bai irakaskuntza arautuaz, bai irakaskuntza ez arautuaz.

Presidentea, idazkaria eta zortzi kide iraunkorrak dira batzordea osatzen dutenak; eta haien izendapenak, laugarren artikuluaren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-sailburuaren aginduaren bidez egingo dira –gaur egun Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aginduaren bidez– Hezkuntzako sailburuordeak proposatuta.

Seigarren artikuluan esaten denez, batzarkideek ondoren adierazten den zioengatik, besteak beste, utzi behar izango dituzte bere karguak: izendapen hau sortarazi zuen kargua edo egoera galdu izateagatik.

CASM Musikene GMIBaren zuzendaria berristu ondoren, kide bat kargu batetik kendu behar da eta beste kargudun berri bat izendatu. Horrenbestez, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren azaltzen den batzordeko kidea kargutik kentzea, eta, bide batez, egindako lana eskertzea: Patricio Goialde Palacios.

2. artikulua.– Hezkuntzako sailburuordeak proposatuta, ondorengo pertsona hau Euskadiko Musika-Irakaskuntzen Aholku Batzordeko kide izendatzea, azaltzen den kategorian:

Miren Iñarbe Echeverria anderea CSAM Musikene GMIBaren titularra den aldetik (zuzendari akademikoa).

3. artikulua.– Izendapenok bi urtetarako izango dira, 22/1988 Dekretuko 5. artikuluak ezartzen duen bezala, eta 2014ko urriaren 1az geroztik izango dituzte ondorioak. Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordea sortzen duen 22/1988 Dekretuaren artikuluetan jasotzen dira epe hori arautzen dituzten arauak, baita karguak kentzea, ordezkapenak, berritzeak eta beste edozein zirkunstantzia ere arautzeko direnak ere.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 1a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala