Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2014ko urriaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4452

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 144/14 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (144/14).

Demandatzailea: Jimmy Encinas Medina.

Abokatua: Jone Zarraga Turrez.

Prokuradorea: Cristina Gomez Martín.

Demandatua: Silvia Eugenia Leigue Bascope.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Aipatu judizioan, dekretua eman zen 2014-10-01ean, eta honako hauek dira xedapenak:

EPAITZA

Partez baiesten dut Gomez Martin prokuradoreak Jimmy Encinas Medinaren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, alaba adingabearentzako neurri pertsonalak eta mantenu-neurriak hartzeko eskatuz aurkeztutakoa, auzi-ihesean den Silvia Eugenia Leige Bascope amaren aurkakoa, eta, Fiskaltza parte delarik, XXXXX adingabeari dagokionez (2008ko maiatzaren 22an jaioa), honako neurri pertsonal eta mantenu-neurri hauek hartzea erabaki dut:

1.– XXXXX adingabearen zaintza eta jagoletza Jimmy Encinas Medina aitari esleitzen zaizkio, eta guraso-ahala guraso biek partekatuko dute.

2.– XXXXX alaba adingabearen aldeko mantenu-pentsio gisa, Silvia Eugenia Leige Bascopek hilero 100 euro ordainduko ditu, hil bakoitzeko lehen bost egunetan, zaintza duen gurasoak horretarako zehaztutako kontuan. Zenbateko hori urtero eguneratuko da, Estatistika Institutu Nazionalak argitaratutako Kontsumo Prezioen Indizearen aldaketen arabera.

3.– Bien alaba XXXXX-k izaten dituen ezohiko gastuak, bi gurasoek erdibana ordainduko dituzte.

4.– Silvia Eugenia Leige Bascope eta XXXXX alaba adingabearen arteko komunikazio- eta bisita-errgimen hau ezartzen da gurasoen arteko akordio hoberik ezean, betiere bien alabaren interesen alde eta ama Bolivian bizi dela aintzat hartuz.

Telefono bidezko eta idatzizko komunikazioa behar bezain zabala izango da.

Eguberritako eskola-oporrak: bi alditan zatituko dira, bata, oporren hasieratik abenduaren 30era (20:00ak) eta, bestea, abenduaren 30etik (20:00ak) Eguberritako oporren azken egunera arte (20:00ak). Adostasunik ez bada, urte bakoitietan, aita izango da lehena aldia hautatzen, eta ama urte bakoitietan.

Udako eskola-oporrak: amak berarekin izango du alaba adingabea hilabetez, edo amak egingo du Espainiarako bidaia edo adingabeak joango da Boliviara; amak ordainduko ditu aire-garraioko gastuak. Adostasunik ez bada, urte bakoitietan, aita izango da lehena aldia hautatzen, eta ama urte bakoitietan.

Ez da kosturik ezartzen.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazioetarako kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da diru-kopuru hori zainpean utzi izana (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Silvia Eugenia Leigue Bascope demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta epaitegiko iragarki-oholean jartzea.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko urriaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala