Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2014ko urriaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BALMASEDAKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4627

EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekitearen gaineko 157/14 jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Balmasedako (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, hau.

Jakinarazten dut: epaitegi honetan, segidako traktuari berriro ekitearen gaineko 157/14 jabari-espedientearen prozedura bideratzen ari da, Julita Alonso De Armiño Lopez-ek eskatuta:

2622 finka «Hiri-finka. Sodupeko Alto auzuneko lursaila, Güeñeseko kontzejukoa, laurogeita sei metro koadroko azalera duena, eta honako mugak dituena: Iparraldean, auzo-bidea; Hegoaldean, leku bat, zeinetatik segregatu zen Vivanco jaunarena; Ekialdean, José María Epalza kalea; eta Mendebaldean, auzo-bidea. Lursail horren parte baten, etxe bat, honako ezaugarriak dituena: beheko solairu bat (dendarako erabiltzen dena) eta goiko solairu bat, kanpoko eskaileratik sarrera bata, eta harlagaintzezko zimenduak, aurrealdea adreiluzkoa, eta terraza erako estalkia. Berrogeita bi metro koadroko azalera okupatzen du; eta honako mugak ditu: Hegoaldean, Timoteo Angel Vivanco etxea eta beste batzuk; eta beste tokietan, gainontzeko lursaila, zeinaren parte baten gainean altxatu baita». Balmasedako Jabetza Erregistroak emandako ziurtagiriaren arabera, eta segidako traktuari berriro ekiteko espediente honetako sustapenerako betekizun legezkoei egokitua (HL, 201. artikulua)

Balmasedako Jabetza Erregistroan dago inskribaturik finka, 1966. urtetik hona: Güeñeseko 42. liburua, 173.orria, 613. liburukia; hortaz, hogeita hamar urtetik gora, espediente honen sustatzailearen senarra zenaren –Francisco Prieto Garcíaren– izenean, zeina 1986ko martxoaren 24an hil baitzen.

Gaurko probidentzia batean erabakitakoaren arabera, ediktu honen bidez dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsonei –ez baitakigu nortzuk diren–, hain justu ere, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrerako hamar eguneko epean, espedientean agertzeko aukera izan dezaten eta euren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alega dezaten.

Balmaseda (Bizkaia), 2014ko ekainaren 23a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala