Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2014ko urriaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4638

EDIKTUA, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendariarena, jarraian adierazten diren espedienteei buruzkoa (255/2006 Dek_Zuz./2014_10_09).

José Luis Madrazo Juanes jaunak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendariak, ondoko ediktua eman du:

EDIKTUA

Bi aldiz saiatu arren, ezinezkoa izan da agiriak aurkezteko errekerimendua amaieran agertzen diren eskatzaileei berariaz jakinaraztea. Hori horrela, ediktu hau aditzera ematen dugu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak betetzeko; eta era berean, interesdunei honako agiri hauek aurkezteko errekerimenduaren berri ematen diegu:

– Eskatzailearen edo/ta eskatzailea ez den gurasoaren PFEZaren aitorpenaren likidazioaren fotokopia, Zerga Agentziak edo dagokion Probintzia Diputazioak egindakoa, semearen edo alabaren jaiotzaren, adopzioaren edo adopzio aurreko familia-harreraren eguna baino bi urte lehenagoko zergaldiari dagokiona (eranskina ikusi).

– Salbuetsita dagoelako PFEZaren aitorpena egin ez duenak dagokion Erakundeak emandako salbuespen-ziurtagiria aurkeztu beharko du.

– Semearen edo alabaren jaiotzaren, adopzioaren edo adopzio aurreko familia-harreraren eguna baino bi urte lehenago atzerrian bizi izatekotan, herrialde horretako agiri ofiziala, non agertzen diren aipatutako zergaldian izandako diru-sarrerak.

Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuaren babesean eskatutako diru-laguntza ematea ala ez ebazte aldera, eskatzaileari 10 eguneko epea ematen diogu aipatutako agiria Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzan aurkez dezan (Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz), nahiz zuzenean, nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein modutan. Interesdunak eskatutako dokumentazioa ez aurkeztekotan, gutxieneko laguntza eskatzen duela hartuko da aintzat.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 9a.

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,

JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala