Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2014ko azaroaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4993

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 34/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: behin-behineko neurriak.

Alderdi demandatzailea: Maria Luisa Zubiaurre Garcia.

Alderdi demandatua: Daniel Garcia Ramon.

Gaia: dibortzio bateko behin-behineko neurriak.

Judizio horretan, ebazpena eman da, eta haren idazpuruak eta epaitzak honako hau diote:

293/2014 AUTOA

Epailea: Ana Isabel Viaña Ranilla.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko urriaren hogeita bata.

XEDAPENAK

Partez baiesten dut María Luisa Zubiaurre Garcíak Daniel García Ramónen aurka aurkeztutako eskaera. Horrenbestez, honako behin-behineko neurri hauek hartzen ditut:

I.– Seme adingabearen zaintza eta jagoletza amari esleitzen dizkiot, eta guraso-ahala, berriz, guraso biek izango dute.

II.– Bi gurasoen arteko adostasunik ez denez, komunikazio-, egonaldi- eta bisita-erregimen bat ezartzen da jagoletzarik ez duen gurasoaren alde: bi asteburutik behin, ostiraleko 17:00etatik igandeko 19:30a arte.

Eguberritako oporrak: urte bikoitietan, amak izango du haurra oporren lehenengo egunean eskolatik ateratzen denetik, abenduaren 30eko 20:00ak arte, eta aitak egun eta ordu horretatik eskolak hasteko bezperako eguneko 20:00ak arte. Urte bakoitietan alderantziz izango da.

Aste Santuko oporrak: bi aldi ezartzen dira, lehenengoa, eskolako azken egunean ikastetxetik ateratzen denetik Pazko Asteleheneko 20:00ak arte, eta bigarrena, egun eta ordu horretatik eskolak hasteko bezperako eguneko 20:00ak arte. Urte bikoitietan, aitari egokituko zaio lehenengo aldia, eta amari bigarrena; urte bakoitietan, aldiz, alderantziz izango da.

Udako oporrak: ekainean, ikasturteko azken egunean ikastetxetik ateratzen denetik, irailean, ikasturteari berrekiteko bezperako 20:00ak arte. Aldi hori hamabostaldika banatuko da, uztailean eta abuztuan, honela:

Lehenengo aldia izango da ekainean oporretako lehenengo egunean ikastetxetik ateratzen denetik uztailaren 1eko 10:00ak arte; uztailaren 15eko 10:00etatik abuztuaren 1eko 10:00ak arte, eta abuztuaren 15eko 10:00etatik irailaren 1eko 10:00ak arte.

Bigarren aldia izango da uztailaren 1eko 10:00etatik uztailaren 15eko 10:00ak arte; abuztuaren 1eko 10:00etatik abuztuaren 15eko 10:00ak arte, eta irailaren 1eko 10:00etatik ikasturte berria hasi bezperako 20:00ak arte.

Urte bikoitietan, aitari egokituko zaio lehenengo aldia, eta amari bigarrena; urte bakoitietan, aldiz, alderantziz izango da.

Adingabekoa amaren etxean jaso eta entregatu beharko da.

III.– Ezkontzaren kargari senarrak hilero 150 euroko ekarpena egin beharra ezartzen da; aurreratuta ordaindu beharko du hilero, hileko lehenengo bost egunetan, demandatzaileak zehazten duen kontuan. Zenbateko hori, bestalde, urtero berrikusiko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo ordezko erakunde batek argitaratutako KPIk dituen aldakuntzekin bat.

Adingabearen aparteko gastuak erdibana ordaindu beharko dituzte guraso biek; aparteko gastutzat hartuko dira Kode Zibilaren 142. artikuluaren edukiarekin zerikusia duten ezustekoak eta/edo egun aurreikusi ezinekoak eta beharrezkoak direnak. Kontratatu baino lehen, jagoletza duen gurasoak jakinarazi beharko dio –agiri sinesgarrien bidez– beste gurasoari aparteko gastu bat sortu izana, horren beharrezkotasuna eta zenbatekoa, eta, adostasunik ezean, horretarako emandako epean berariaz edo isilbidez desadostasuna adierazten ez bada, baimen judiziala eskatuko da (Kode Zibila, 156. artikulua).

IV.– Emazteari eta semeari ematen zaie etxearen erabilera eta gozamena eurek baitira babes-beharrizan handiena duten familia-kideak, eta, beraz, jagoletzarik ez duen gurasoak etxea utzi beharko du. Eta, tituluan ezarri bezala, bere horretan uzten da alderdiek ekarpena egin beharra etxebizitza kargatzen duten hipoteka-kargei dagokienez. Etxebizitzaren erabilerari atxikitako gastuak senarraren kargu geldituko dira, eta jabetza kargatzen dutenak, biek ordaindu beharko dituzte, tituluaren arabera.

Ebazpen hau betearazteko aldian, zordunak egin beharreko ekarpenak egiten ez baditu, komeni diren berme eta kautelazko neurriak hartuko dira, ebazpenak eragina izan dezan.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta aditzera eman ebazpenaren aurka ezin dela errekurtsorik jarri (PZL, 773.3 artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Barakaldo (Bizkaia), 2014ko urriaren 22a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala