Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2014ko azaroaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
5015

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2014ko urriaren 17koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Emakumeen aurkako Indarkerian Esku hartzeari buruzko Unibertsitate Master Ofiziala egiteko aurreikusitako laguntzak ematea ebazten eta argitaratzen duena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Modu horretako hutsak atzeman dira Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2014ko urriaren 17ko Ebazpenean. Ebazpen horren bidez, Emakumeen aurkako Indarkerian Esku hartzeari buruzko Unibertsitate Master Ofiziala egiteko aurreikusitako laguntzak ematea ebazten eta argitaratzen da (2014ko urriaren 28ko EHAA, 205. zenbakia).

2014/4560 (2/1) orrialdean, ebazpen-zatiko bigarren paragrafoan, honela dio:

«Bigarrena.– Diru-laguntza zatika ordainduko da: laguntza emateari buruzko ebazpena ematen denean, diru-laguntzaren % 75 ordainduko da; gainerako % 25a, berriz, Deustuko Unibertsitateak bidali beharreko jarraipen-txostena jasotakoan, onuradunen lehenengo ikasturteko lehen seihileko asistentziari eta aprobetxamenduari buruzko jarraipen-txostena, alegia. Hori guztia, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2014ko ekainaren 6ko Ebazpenaren 15. artikuluan xedatutakoaren arabera».

Baina honela esan behar du:

«Bigarrena.– Diru-laguntza zatika ordainduko da: laguntza emateari buruzko ebazpena ematen denean, diru-laguntzaren % 76 ordainduko da; gainerako % 24a, berriz, Deustuko Unibertsitateak bidali beharreko jarraipen-txostena jasotakoan, onuradunen lehenengo ikasturteko lehen seihileko asistentziari eta aprobetxamenduari buruzko jarraipen-txostena, alegia. Hori guztia, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2014ko ekainaren 6ko Ebazpenaren 15. artikuluan xedatutakoaren arabera».


Azterketa dokumentala