Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2014ko azaroaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5025

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 954/13 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 954/13 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Francisco Javier Landaburu Irazabal eta Maria Jesus Rebollar Uraga.

Abokatua.

Prokuradorea: Mónica Gallego Castañiza eta Mónica Gallego Castañiza.

Demandatua: Inmobiliaria y Desarrollos Tabira, S.L.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-10-01ean. Hona hemen epaitza:

Bilbao (Bizkaia), bi mila eta hamalauko urriaren bata.

Nik, Miren Nekane Rodríguez Gómez, Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko magistratu naizenak, ikusi ditut epaitegi honetan bideratutako 954/13 hitzezko judizioaren autoak. Honako hauek izan dira alderdiak: demandatzaile gisa, Javier Landaburu Irazabal eta Maria Jesus Rebollar Uraga, Gallego prokuradoreak ordezkatuta eta ledesma letraduak lagunduta; eta demandatu gisa, Inmobiliaria y Desarrollos Tabira, S.L., auzi-ihesean dena. Auzigaia hauxe izan da: zenbateko bat erreklamatzea. Hona hemen

EPAITZA

1.– Ezesten dut 2009ko apirilaren 13an Francisco Javier Landaburu eta M.ª Jesús Rebollar Uragaren eta Inmobiliaria y Desarrollos Tabira, S.L. merkataritza-sozietatearen artean hitzartutako kontratuaren klausulen gehiegikeriagatiko deuseztasun-deklarazioa, eta 2009ko urriaren 14ko eta 2010eko ekainaren 8ko ondorengo berritzeak, Durangoko udalerriko Faustegoiena auzoan dauden A1 eta A2 partzelen A-2 atariko 4.H etxebizitza eta sotoko bigarren solairuko 21. garaje itxia eskuratzeri buruzkoa.

2.– Baiesten dut Francisco Javier Landaburu eta M.ª Jesús Rebollar Uragaren prozesuko ordezkaritzak Inmobiliaria y Desarrollos Tabira, S.L. merkataritza-sozietatearen aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, 2009ko apirilaren 13an bien artean hitzartutako kontratua suntsitutzat jotzen dut, eta baita 2009ko urriaren 14ko eta 2010eko ekainaren 8ko ondorengo berritzeak ere, Durangoko udalerriko Faustegoiena auzoan dauden A1 eta A2 partzelen A-2 atariko 4.H etxebizitza eta sotoko bigarren solairuko 21. garaje itxia eskuratzeri buruzkoa.

3.– Baiesten dut Francisco Javier Landaburu eta M.ª Jesús Rebollar Uragaren prozesuko ordezkaritzak Inmobiliaria y Desarrollos Tabira, S.L. merkataritza-sozietatearen aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, alderdi demandatuari ezartzen diot auzi-jartzaileari aurretik kontuan ordaindutako zenbatekoak eta horien interesak itzultzeko obligazioa, ebazpen honen zuzenbideko laugarren oinarrian xedatutakoaren arabera.

4.– Alderdi demandatuak ordaindu beharko ditu prozesu honetako kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau pertsonatu diren alderdiei eta auzi-iheslariei.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander-en duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4707000000954-13. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Inmobiliaria y Desarrollos Tabira, S.L. demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko urriaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala