Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2014ko azaroaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5037

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2014ko azaroaren 6koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Euskadiko Osasun Mentaleko Aholku Kontseiluaren osaera.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

Era horretako hutsak aurkitu dira Osasun sailburuak Euskadiko Osasun Mentaleko Aholku Kontseiluaren osaera eguneratzeko 2014ko azaroaren 6an emandako aginduaren testuan (2014-11-17ko EHAA, 219. zk.), eta jarraian zuzendu egiten dira:

2014/4917 (2/1) orrialdean, honako hau dioen tokian:

«Idazkaria:

José Andrés Zurimendi».

Hau esan behar du:

«Idazkaria:

José Andrés Martín Zurimendi jauna».

2014/4917 (2/2) orrialdean, honako hau dioen tokian:

«Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu zentralen eta osasun mentaleko osasun-zerbitzuen –ospitalekoak zein ospitalez kanpokoak– ordezkariak:

(...)

Ińaki Egiluz Urruchurtu».

Hau esan behar du:

«Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu zentralen eta osasun mentaleko osasun-zerbitzuen –ospitalekoak zein ospitalez kanpokoak– ordezkariak:

(...)

José Ignacio Eguíluz Uruchurtu jauna».


Azterketa dokumentala