Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2014ko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5085

EDIKTUA, 709/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 709/2014 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Jesus Aguirre Ceberio.

Alderdi demandatua: Raimundo Urdampilleta Iparraguirre eta Herederos de Tomasa Soroa Fernandez de La Cuesta-ren jaraunsle ezezagunak.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, erabaki da Ladislao Herederos de Tomasa Soroa Fernandez de La Cuesta-ren jaraunsle ezezagunei zedula bat entregatzea, alderdi demandatu diren aldetik. Zedulak honela dio hitzez hitz:

ZITAZIO-ZEDULA

Zitazioa egiten duen agintaritza: Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko idazkari judiziala.

Ebazpenaren gaia: aipatutakoa.

Nortzuk zitatzen diren: Ladislao Herederos de Tomasa Soroa Fernandez de La Cuesta-ren jaraunsle ezezagunak, alderdi demandatu diren aldetik.

Zitazioaren xedea: aipatu kontzeptuari dagokionez judizioko bistara joatea. Horrez gain, aurkako alderdiak eskatzen badu eta epaileak onartzen badu, hark aurkezten duen galdera-sortari erantzutea (aurkeztutako dokumentuen eta demandaren kopiak erantsi dira).

Zein lekutan agertu behar den: epaitegi honetan, goian adierazitako helbidean. Bistetarako 10. sala – Beheko solairua.

Zein egun eta ordutan agertu behar den: 2015-02-12a; 12:30ean.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

1.– Bistara azaltzen ez bazara ere, ez da suspendituko eta auzi-iheslari deklaratuko zara, eta, berriro zitatu gabe, aurrera egingo da judizioan (Prozedura Zibilaren 1/200 Legearen 440.1. eta 442. artikuluak).

2.– Bistara zu zeu agertzen ez bazara, eta alderdi demandatzaileak hala eskatzen badu eta deklarazioa onartzen bada, zuk parte hartu duzun galdeketako egitateak –zeuretzat guztiz kaltegarriak direnak– onartutzat jo ahal izango dira (PZLb-ko 304. eta 440. artikuluak).

3.– Erabili nahi dituzun frogekin azaldu beharko duzu bistan (PZLb-ko 440.1 artikulua).

4.– Zitazioa egin eta hurrengo hiru egunetan, aurkeztu ezin dituzun pertsonak zein diren jakinarazi beharko duzu epaitegi honetan, idazkari judizialak zita ditzan ikustaldian azaltzeko, hain justu ere lekuko edo peritu gisa, edo zure deklarazioen gai izango diren egitateak ezagutzen dituzten pertsona legez.

Zitazioa gauza dadin, zitatu behar diren pertsonen datuak eta zehaztasunak eman beharko dituzu (PZLb-ko hirugarren paragrafoko 440.1 artikulua).

5.– Hiru eguneko epearen barruan, pertsona juridikoen edo erakunde publikoen erantzun idatziak eskatu ahal izango dituzu, PZLb-ko 381. artikuluan ezarritako izapideen bitartez.

6.– Bistan prokuradore baten bitartez eta abokatu batek lagundurik azaldu beharko duzu (PZLb-ko 23. eta 31. artikuluak).

Ez badituzu abokatua edota prokuradorea izendatzeko behar diren baliabideak, doako laguntza juridikoa izateko eskubidea aitor dakizula eska dezakezu, zitazioaren egunetik harako hiru eguneko epean. Bestalde, abokatua edo prokuradorea, edo bi-biak izendatzeko eskatu nahi izanez gero, zitazioaren ondoko hiru eguneko epean egin beharko duzu eskabidea.

7.– Prozesua bideratzen ari den bitartean bizilekuz aldatuz gero, auzitegi honi jakinarazi beharko diozu (PZLb, 155.5 artikuluko lehenengo paragrafoa).

8.– Azkenik, jakinarazi egiten da alderdiek, gatazka konpontzeko, negoziazioaren bidea erabil dezaketela, bai eta bitartekaritza baliatu ere.

Donostia, 2014ko azaroaren 6a.

IDAZKARI JUDIZIALA.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi da, epaia jakinarazteko eta epatzeko eginbidea gauza dadin.

Donostia, 2014ko azaroaren 6a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala