Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2014ko abenduaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
5363

EBAZPENA, 2014ko abenduaren 9koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Ertzaintzaren Eskala Goreneko intendente kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deia egiten zuen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2014ko urriaren 10eko (urriaren 17ko EHAA, 198. zk.) Ebazpena aldatzen duena.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2014ko urriaren 10eko Ebazpenaren bitartez, Ertzaintzako Eskala Goreneko intendente Kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deia egin zen.

Aipatutako hautaketa prozedura horren bitartez, Ertzaintzako Eskala Goreneko intendente kategoriako 6 plazarako deia egin zen, barne-sustapen eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.

Ebazpen horren aurka Erne Sindikatuak aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri zuen. Errekurtso hori partzialki onartua izan zen.

Horretan oinarriturik, ondorengoa

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– 2014ko urriaren 10eko Ebazpenaz egindako deialdiko Bigarren Oinarriko C letrako 2. atala aldatzea eta ondorengo terminoetan idatzita uztea:

«Intendente kategoriarako bigarren deialdia izanik, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legea indarrean sartu zenetik hasita eta Euskal Herriko Poliziaren uztailaren 17ko 4/1992 Legearen seigarren xedapen iragankorrak ematen dituen ahalmenen indarrean, deialdi honetan Polizia Legearen 59. artikuluan (bigarren oinarri-araua, 1. puntua, c.1 atala) agertzen diren funtzionarioez gain parte hartu ahal izango dute Ertzaintzako Egiterapen Eskalan zerbitzu aktiboko administrazio-egoeran daudenak, beti ere ondorengo baldintzak betetzen badituzte:

C.2.1.– Doktore, lizentziatu, ingeniari, arkitekto edo antzeko tituluren bat badute.

C.2.2.– Ertzaintzako Egiterapen Eskalan benetako zerbitzuan bost urte bete badituzte, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 59.3 artikuluan ezarritakoaren arabera».

Bigarrena.– Hautaketa prozeduran parte hartzeko eskabideentzako epe berri bat zabaltzea.

Prozedura horretan parte hartu nahi dutenek, gobernuko Intranetaren –Gurenet– bitartez bete beharko du eskaera, orrialde horretan horretarako eskuragarri izango den eskabide-eredua betez.

Eskaerak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hamabost egun baliodunekoa izango da.

2014ko urriaren 10eko Ebazpenean ezarritako epean aurkeztutako eskaerak baliozkoak izango dira ondorio guztietarako.

Hautaketa prozesuan parte hartu nahi ez duten 2014ko urriaren 10eko Ebazpenaren bitartez ezarritako epean eskaerak aurkeztu dituzten hautagaiek, horrela adierazi beharko diote Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako terminoetan, deialdia ez agortzeko eta kontuan hartzeko xedeaz.

Hirugarrena.– Aurreko puntuan ezarritakoaren ondorioz, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2014ko azaroaren 14ko eta abenduaren 1eko Ebazpenak baliogabetzen dira. Azken ebazpen horien bitartez, hurrenez hurren, 2014ko urriaren 10eko Ebazpenaren bitartez deitutako hautaketa prozedurarako onartutako eta bazter geratutako pertsonen behin-behineko eta behin betiko zerrendak argitaratu ziren.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, administrazio-bidea agortzen duena, interesdunek Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiari, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratuta agertzen den hurrengo egunetik harako hilabeteko epearen barruan, edo zuzenean aurkatu ahal izango diote administrazioarekiko auzigaietarako orden jurisdikzionalari.

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa azalduz gero, hau espresuki erabaki arte, edo isiltasuna dela eta presuntziozko ezezpena gertatu arte, ezin izango da jo bide jurisdikzionalera.

Interesdunak bide jurisdikzionala aukeratuz gero, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri beharko dio eskudun Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legearen 14. artikuluarekin bat etorriz, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epearen barruan.

Arkauti, 2014ko abenduaren 9a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala