Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2014ko abenduaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
5382

EBAZPENA, 2014ko abenduaren 4koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. (Eusko Tren) enpresak ematen dituen zerbitzuen 2015. urterako tarifak onesteko dena.

Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2014ko abenduaren 4an egindako bilkuran hartu duen erabakiaren xedapen zatia argitaratzen da, guztiek jakin dezaten.

ERABAKIA

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan sarrera eman zaio Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. (Eusko Tren) enpresak aurkeztutako eskariari. Eskari hori tren-, Larrainetako funikular- eta tranbia-zerbitzuen 2015. urterako tarifak berrikustekoa zen.

Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. (Eusko Tren) enpresak ematen dituen zerbitzuei dagozkien tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude, «autonomia erkidegoko prezio baimenduak» modalitatean, ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege-Dekretuaren (ekainaren 8ko BOE, 139. zenbakia) 16.4 artikuluari jarraikiz.

Euskadiko Prezioen Batzordeari dagokio eskumen hori otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuak (otsailaren 16ko EHAA, 31. zenbakia) eta 2010eko ekainaren 15eko Aginduak (uztailaren 6ko EHAA, 128. zenbakia) xedatutakoaren arabera.

2010eko ekainaren 15eko Aginduaren 9.1 artikuluaren arabera, tarifen indarraldia, gutxienez, urtebetekoa izango da. Hala ere, bigarren paragrafoak honako hau esaten du: «espedientean egiaztatutako gorabehera bereziak sortzen badira, Euskadiko Prezioen Batzordeak, ofizioz parte interesdunak eskatuta, indarraldi txikiagoko tarifak baimendu ahal izango ditu, nahiz eta igaro gabe egon 1. paragrafoan zehaztutako aldia».

Aipatutako arauak ekonomia-oreka jakin bat lortzeko dira. Gainera, bizitza-kostuarekiko prezioak osatzeko tresnak zaintzeko ere badira.

2015. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertuta, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua ematearen kostu-egituraren barruko kontzeptuetara egokitzen direla uste da.

Horrenbestez, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabaki du:

Lehenengoa.– Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. (Eusko Tren) enpresak ematen dituen zerbitzuen 2015. urterako tarifak onartzea, Balio Erantsiaren gaineko Zerga eta Bidaiarien Derrigorrezko Asegurua barne direla. Hona hemen kontzeptuak eta zenbatekoak:

a) Trenen tarifak.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

b) Larrainetako funikularraren tarifak.

(Ikus .PDF)

c) Tranbiaren tarifak.

(Ikus .PDF)

d) Tarifa murriztuak.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Bigarrena. Erabaki honek 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera sortuko ditu ondorioak funikular eta tranbia tarifei dagokienean, eta 2015eko apirilaren 1etik aurrera trenen tarifei dagokienean, Txorierri salbu. Horrentzat oraindik ez dago datarik.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabete biko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 4a.

Euskadiko Prezioen Batzordeko burua,

JOSÉ M.ª BARRUTIA LEGARRETA.


Azterketa dokumentala