Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2014ko abenduaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5408

EDIKTUA, 92/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritza Arloko 2. zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 92/2014 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Fontaneria Ura Mar S.L.

Abokatua: Javier Viaña de la Puente.

Prokuradorea: Beatriz Otero Mendiguren.

Demandatua: JBK Proyects 1990, S.L.U. eta John Begar Kerreghli.

Gaia: judizio arrunta.

Aipatu judizioan,epaia zen 2014-09-23an, eta honako hauek dira xedapenak:

EPAITZA

1.– Partez baiesten dut Beatriz Otero Mendiguren epaitegietako prokuradoreak ordezkaturik Fontanería Ura Mar, S.L. sozietateak aurkeztutako demanda, auzi-ihesean diren JBK Proyects 1990, S.L.U.ren eta John Begar Kerreghliren aurkakoa.

2.– JBK Proyects 1990, S.L.U. eta John Begar Kerreghli kondenatzen ditut auzi-jartzaileari, solidarioki, zazpi mila ehun eta hogeita bi euro eta hirurogei zentimo (7.122,60) ordaintzera.

3.– Zenbateko bat erreklamatzeko egintzako kostuei dagokienez, JBK Proyects 1990, S.L.U. alderdi demandatukideari ezartzen zaizkio.

Administratzaileen erantzukizun-egintzari dagokienez, alderdi bakoitzak ordaindu beharko ditu berak eragindako kostuak, eta komunak direnak erdibana.

JBK Proyects 1990, S.L.U. eta John Begar Kerreghli demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko azaroaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala