Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2015eko urtarrilaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
429

2/2015 DEKRETUA, urtarrilaren 20koa, lehendakariarena, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko idazkari nagusia izendatzeko dena.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 17. artikuluak ezarritakoaren arabera, lehendakariaren eskumena da Idazkaritza Nagusiko pertsona titularra izendatzea eta kargutik kentzea, batzordeburuak proposatuta eta batzordekideei entzun ondoren. Karguaren iraupena lau urtekoa izango dela ere ezartzen du artikulu horrek.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Legearen 17.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta batzorde horretako kideei entzun ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Emilia Málaga Pérez andrea Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko idazkari nagusi izendatzea.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko urtarrilaren 20an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala