Lehendakaritza

Goi Mailako Enpresa Teknikaria / Arloko Arduradun lanpostu bat hutsik Euskadiren Mexikoko Ordezkaritzan

2014/02/17 - 2014/03/03
Inprimatu
México
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskadiren Mexikoko Ordezkaritza
Lehiaketa:
Goi Mailako Enpresa Teknikaria / Arloko Arduradun lanpostu bat hutsik Euskadiren Mexikoko Ordezkaritzan
Lanpostua:
Goi mailako Enpresa Teknikaria / Arloko Arduraduna
Plaza-kopurua:
1
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Eginkizunak eta atazak:

1.- Egitekoa eta eginkizunak


1.1. Lanpostuaren egitekoa: Ordezkaritzaren zerbitzuak eskatzen dituzten erakunde publiko zein pribatuei informazioa ematea Mexikon abiarazi nahi dituzten proiektuak egin ahal izateko bete behar dituzten pauso eta eskakizun garrantzitsuei buruz, eta laguntza ematea proiektuak behar bezala bideratzeko, sustatzaileekin bat etorrita, herrialde horretako erakunde publiko eta pribatuen aurrean beharrezko eragiketak egiteko orduan.


1.2. Eginkizun nagusiak:

a) Ongi ezagutzea Mexikoko egitura-politikoa, administrazio-egitura eta funtzionamendua.

b) Herrialde horretan hainbat jardueretarako gauzatzen diren prozeduren berri izatea, hala nola, lizitazio publikoetarako, enpresak ezartzeko, lankidetza-akordioak formalizatzeko eta diru-laguntza publikoak lortzeko.

c)  Etengabeko harreman-ildoak ezartzea Mexikoko erakunde-eragile ekonomikoekin (Merkataritza Ganbera, esate baterako), unibertsitateekin, fundazioekin eta bestelako erakunde ubliko eta pribatuekin, baldin eta ekonomiari eta merkataritzari buruzko informazio garrantzitsua eta espezializatua eman badezakete EAEko eragileekin truke-proiektuak gauzatzeko.

d) Behar adina harreman ezartzea Mexikoko erakunde publiko zein pribatuetako maila teknikoekin Ordezkaritzak sustatutako proiektuak gauzatzeko, bai eta EAEko eragileek abian jarri nahi dituztenetarako ere.

e) Informazioa lortzea Mexikoko administrazio publikoen jardunari buruz, EAEko eragileentzat interesgarria izan daitekeen neurrian.

f) Informazioa bildu eta EAEko erakunde publiko zein pribatuen esku jartzea Mexikon proiektuak kudeatu eta izapidetzearekin lotutako alderdiei buruz, EAEko eragileek hala eskatzen utenean.

g) EAEri buruzko informazioa bildu eta Mexikoko pertsona edota erakundeen esku jartzea baldin eta proiekturen bat abiarazte aldera informazio hori eskatzen badute.

h) EAEko erakunde publiko edo pribatuekin, eta, oro har, euskal enpresa-sarearekin lankidetza-ekintzak egin daitezkeen jarduera-eremuak hautematea, batetik, eta eragile horiei eharrezko informazioa helaraztea, bestetik, proiektuak aztertu eta, dagokionean, abian jartzeko.

i) Beharrezko laguntza ematea sinatzen diren lankidetza-akordioak behar bezala gauza daitezen.

j) Euskal enpresek Mexikoko enpresekin abian jarri dituzten bitartekotza-proiektuen garapenean laguntzea.

k) Mexikoko erakunde eta enpresak identifikatzen eta horiekin harremanak ezartzen laguntzea euskal erakunde eta enpresei.

l) Mexikon euskal interesak defendatzeko bere eginkizun nagusiaren barruan Ordezkaritzak abian jartzen dituen ekintzetan laguntzea. 

m) Euskadiren Mexikoko ordezkariak erabaki ditzakeen beste ekintza batzuk.

Titulazioa:

Honako goi mailako lizentziaturaren bat:

  • Zuzenbidea
  • Enpresen Administrazioa
  • Ekonomia
  • Industri Ingenieriza edo baliokidea
  • Nazioarteko Merkataritza

Beste baldintza batzuk:

Mexikoko lan-araudiak urtebete baino gehiagoko lan-kontratu bat sinatzeko eskatzen dituen baldintzak betetzea. Atzerritarra izanez gero, Mexikoko Etorkin Txartela (Forma Migratoria, FM) edukitzea.

Bi urteko esperientzia izatea, gutxienez ere, lanpostuarekin lotutako eginkizunetan (edozein herrialdetan, enpresa publiko zein pribatuetan).

Oharrak:

Mexikon indarrean dauden lan arloko arauen mende egongo da kontratua.

 

Eskabidea eta alegatutako agiriak honela aurkez daitezke:

 

- Aurrez aurre, helbide honetan:

   Euskadiren Mexikoko Ordezkaritza / Delegación de Euskadi en México

   Avenida Horacio 1213

   Colonia Polanco Reforma

   11550 Delegación Miguel Hidalgo, México D.F. (MEXICO)

   Tel: (+52) 55 5254 1552 / 8517

   Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 08:00etatik  13:00etara eta 15:00etatik a 17:00etara. Ostiraletan: 08:00etatik 13:00etara.


- Posta arruntez, helbide horretan bertan


- Posta elektroniko bidez, helbide honetara: rrhh.mexico@ej-gv.es

Eskabide eredua

Eskabideak aurkezteko epea 2014ko otsailaren 17tik 2014ko martxoaren 3ra, biak barne.

 

 

 
Onartzea
Elektronikoa:

Tokia, epea eta eskabideak aurkezteko moduak:

Deialdi honetan parte hartu ahal izateko, eskabide eredua, alegatutako agiriekin batera, posta elektroniko bidez helbide honetara
bidali behar da: rrhh.mexico@ej-gv.es

Eskabide eredua


Gogora ezazu deialdi oinarrietan eskatu diren agiri guztiak eskaneatuta erantsi beharko direla.


Eskabideak aurkezteko epea 2014ko otsailaren 17tik 2014ko martxoaren 3ra, biak barne.

 

 


 

Aurrez aurrekoa:

Tokia, epea eta eskariak aurkezteko moduak:

Deialdi honetan parte hartu ahal izateko, eskabide eredua eta alegatutako agiri guztiak eskaneatuta bidali behar dira posta
arruntez behean esandako helbidera.

Helbide honetan bertan aurrez aurre ere eman dezakezu dokumentazio guztia.

Euskadiren Mexikoko Ordezkaritza / Delegación de Euskadi en México

Avenida Horacio 1213

Colonia Polanco Reforma

11550 Delegación Miguel Hidalgo, México D.F. (MEXICO)

Tel: (+52) 55 5254 1552 / 8517

Ordutegia: Astelehenetik ostegunera 08:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik a 17:00etara. Ostiraletan 08:00etatik 13:00etara


Eskabide Eredua

Eskabideak aurkezteko epea 2014ko otsailaren 17tik 2014ko martxoaren 3ra, biak barne.



 

Deialdia
egutegia:
  • 2014/02/17 - 2014/03/10 null
otsaila 2014 >>
igalasazogorlr
             1
 2 3 4 5 6 7 8
 9101112131415
16171819202122
232425262728  
<< martxoa 2014
igalasazogorlr
             1
 2 3 4 5 6 7 8
 9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031