Lehendakaritza

Euskera Europar Batasunean


 Argibide orokorrak - Ofizialtasuna  Idatzizko komunikazioak  Arauak (kodezisioa)  Bilkuretan hitz egitea
 EUSKERA ataria  Komunikazio-eredua  Arauen zerrenda  Adierazpenak

Europako Parlamentuak eta Kontseiluak elkarrekin erabakitzeko prozedura erabilita onartutako Europar Batasuneko legeria euskaraz argitaratzea.

 

Europar Batasunaren Kontseiluan (eta, hala dagokionean, EBko beste instituzio eta organo batzuetan ere bai) beste hizkuntza batzuk modu ofizialean erabiltzeari buruz Kontseiluak 2005eko ekainaren 13an emandako ondorioetaneuskara Europar Batasunean ofizialki erabil daitekeela aitortzen da, nahiz eta EBko hizkuntza-araubideari buruzko 1/1958 Erregelamenduan azaltzen den erabateko ofizialtasun-estatusa ez lortu.

Besteak beste, aitormen horri esker, posiblea da Europako Parlamentuak eta Kontseiluak elkarrekin erabakitzeko prozedura erabilita onartutako Europako Erkidegoko legeria euskaraz argitaratzea.

Itzulpenak Eusko Jaurlaritzak egiten ditu Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Itzultzaile Zerbitzu Ofizialaren bidez. Itzulpenak Europar Batasuneko Kontseiluari ziurtatuta bidaltzen zaizkio eta horrek bere artxiboetan gordetzen ditu.

Europar Batasuneko erakundeek ez dute beren ardurapean hartzen euskarazko itzulpenaren edukia. Itzulpen horrek, gainera, ez du balio juridikorik, Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratutako testuak, eta Europar Batasuneko hizkuntza-erregimena arautzen duen 1/1958 Erregelamenduaren arabera ofizialak diren bertsioetan, bakarrik jotzen baitira kautotzat.

(*) Europako Parlamentuak eta Kontseiluak elkarrekin erabakitzeko prozeduraren bidez hartu dituzten EBko xedapenak, euskaratuta.

Azken eguneratzea: 2006/06/20