Lehendakaritza

Euskera Europar Batasunean


 Argibide orokorrak - Ofizialtasuna

 Idatzizko komunikazioak  Arauak (kodezisioa)  Bilkuretan hitz egitea

 EUSKARA ataria

 Komunikazio-eredua  Arauen zerrenda  Adierazpenak

Europar Batasuneko instituzio eta organoetan komunikazioak euskaraz nola egin - Oharrak eta gomendioak, komunikazioak modu egokian egiteko

 

Europar Batasunaren Kontseiluan (eta, hala dagokionean, EBko beste instituzio eta organo batzuetan ere bai) beste hizkuntza batzuk modu ofizialean erabiltzeari buruz Kontseiluak 2005eko ekainaren 13an emandako ondorioetaneuskara Europar Batasunean ofizialki erabil daitekeela aitortzen da, nahiz eta EBko hizkuntza-araubideari buruzko 1/1958 Erregelamenduan azaltzen den erabateko ofizialtasun-estatusa ez lortu.

Besteak beste, aitormen horri esker, euskara modu ofizialean erabil liteke herritarrek Europar Batasuneko instituzio eta organoetara idatzizko komunikazioak egiterakoan (aurrerantzean, “euskarazko komunikazioak”), baldin eta espainiar estatuak, instituzio eta organo horiekin administrazio-akordioa onartuta, baimena eman badu Estatuan ofizialtasun-estatutua duten gaztelaniaz besteko hizkuntzak instituzio eta organo horietan modu ofizialean erabili ahal izateko.

Europar Batasunera euskarazko komunikazioak (gutunak, eskaerak, kexak, iritziak…) igorri, eta, hala dagokionean, Europar Batasunetik datozen erantzunak tramitatu behar direnean, erakunde hau izango da euskal administrazioan horretaz arduratuko dena:

Europako Gaietarako Zuzendaritza
Eusko Jaurlaritza
Nafarroa kalea, 2. 01007 Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoa: euskadi-ue@ej-gv.es
Tel.: 945-01 80 57. Faxa: 945-01 81 51

Ondorio horietarako, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren Europako Gaietarako Zuzendaritzak egingo ditu egin behar diren testuen itzulpen ziurtatuak, euskaraz zein gaztelaniaz, dagokionean dagokiona.

Europar Batasunari komunikazioak euskaraz egin nahi izanez gero, ohar eta gomendio hauek izan behar dira kontuan Europako Gaietarako Zuzendaritzari zuzentzerakoan:

 

Gomendioak:

a) Komunikazioak euskaraz egiterakoan eragozpenik egon ez dadin, berariaz horretarako den  komunikazio-eredua (47 KB dok.) erabiltzeko gomendioa egiten dugu.

b) Komunikazioa ahalik argien eta zehatzen idaztea komeni da.

c) Komunikazioa nora bidali behar den eta zehatz-mehatz zein organori eman behar zaion argi gera dadin, lagungarri gerta liteke honako hau:  Harremanetarako gida, Europako instituzio eta organoka antolatua.

d) Komunikazioak arinago tramitatzeko, komenigarria da posta elektronikoaren bitartez (euskadi-ue@ej-gv.es) bideratzea. Hala ere, postaz nahiz faxez bidalitakoak, edo Europako Gaietarako Zuzendaritzan bertan zuzenean aurkeztutakoak ere onartuko dira.

 

Oharrak:

a) Europar Batasuneko instituzio eta organo jakin batzuekin sinatu du Estatuak administrazio-akordioa, eta, beraz, instituzio eta organo horietan bakarrik onartuko dira euskaraz igorritako komunikazioak; orain arte sinatu duten erakundeak:

b) Europako Gaietarako Zuzendaritzak, aipatutakoez gain, honako egoera hauetan ere ez ditu tramitatuko komunikazioak euskaraz:

  • nahitaez eman beharreko datu guztiak (*) adierazi ez badira;
  • komunikazioa ezegokitzat jotzeko arrazoizko zantzurik ikusten bada, bai errepikatua edo gehiegizkoa delako, bai Europar Batasunarekin zerikusirik ez duelako; edo
  • erakundeei zor zaien errespetuaren aurkakoak edo pertsonen duintasunaren aurkakoak badira.

c) Europar Batasunera igorritako euskarazko komunikazioa posta elektroniko bidez bidali bada, eta, nolakoa den aintzat hartuta, egiaztatzeko berme handiagoak behar badira (sinadura, esaterako), komunikazioa berriz posta arruntez bidal dezan eska diezaioke Europako Gaietarako Zuzendaritzak herritarrari.

d) Herritarrak, erregelamenduaren arabera bete beharreko epeak errespetatu behar dituenean, honako hauek hartu behar ditu aintzakotzat:

  • Europar Batasunera zuzenean bidalitako euskarazko komunikazioak, printzipioz (EBk berak, salbuespen modura, bere baliabideekin gaztelerarako itzulpena egiten ez badu, behintzat), igorleari bidaliko zaizkio atzera, komunikazio hori Europako Gaietarako Zuzendaritzaren bitartez igor dezan, euskal Administrazioko organo horrek izango baitu ardura, Espainiak Europar Batasunean duen Ordezkaritza Iraunkorraren bitartez, euskarazko komunikazioak, gaztelaniara egindako itzulpen ziurtatuarekin batera, Europar Batasunera igor ditzan.
  • Europar Batasunak erantzuna emateko eperen bat bete behar badu, epe hori gaztelaniazko itzulpen ziurtatua jasotzen duen egunean hasiko da, eta, eten, Europar Batasunean Espainiak duen Ordezkaritza Iraunkorrera erantzuna gaztelaniaz bidaltzen duen egunean etengo da (EBk berak, salbuespen modura, herritarrari erantzuna zuzenean euskaraz bidaltzen ez badio, behintzat). Europar Batasunean Espainiak duen Ordezkaritza Iraunkorrak, berriz, Europar Batasunaren erantzuna Europako Gaietarako Zuzendaritzari bidaliko dio, horrek gero herritarrari bidal diezaion euskarazko itzulpen ziurtatuarekin batera.
  • Herritarrak EBren erantzuna tramitatzeko eperen bat bete behar badu, Europar Batasunak erantzuna zuzenean herritarrari bidaliko dio gaztelaniaz, eta, aldi berean, EGZri ere kopia bat bidaliko dio, Europar Batasunean Espainiak duen Ordezkaritza Iraunkorraren bitartez. Europar Batasunak gaztelaniaz bidalitako erantzuna herritarrak noiz jaso duen, orduantxe hasiko da kontatzen Europar Batasunaren erantzuna tramitatzeko epea, Europako Gaietarako Zuzendaritzak geroago interesdunari euskarazko itzulpen ziurtatua bidaltzen badio ere.
  • Europako Gaietarako Zuzendaritzak konpromisoa hartua du ahalik arinen tramitatuko dituela EBra bidali beharreko euskarazko komunikazioak, eta, halakorik dagoenean, EBk emandako erantzunak ere bai. Dena dela, Europako Gaietarako Zuzendaritzak ez du bere gain erantzukizunik hartuko, sistema hau abian jarritakoan, horren ondorioz, inoiz, epeak bete gabe gelditu direla-eta, inori kalterik gertatuz gero.

e) Europako Gaietarako Zuzendaritzak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko (HAEE/IVAP) Itzultzaile Zerbitzu Ofizialaren (IZO/SOT) bitartez, zaindu egingo du egin beharreko itzulpen ziurtatuak jatorrizko testuei fideltasunez egoki dakizkien euskarazko komunikazioak nahiz Europar Batasunak emandako erantzunak itzultzean, bai euskaraz bai gaztelaniaz. Nolanahi den ere, Europar Batasunak ez du erantzukizunik izango itzulpen-akatsik gertatuz gero, edo bere erantzunean, akats horien eraginez, gaizki egindako interpretaziorik egonez gero.

Azken eguneratzea: 2009/05/12